Asteazkena, 2020ko azaroak 25
Gora joan

Periferiako euskal hiztunen erdiguneaz

2020-03-24

Euskal hiztun komunitatearen erdiguneak eta ardatzak labankorrak dira. Hala dio Jaime Altuna Ramirez antropologoak Jakinen. “Euskal hiztunok une batean periferian kokatu gaitezke eta beste batean ardatza izan. Tuteran, esaterako, zaila izango da euskararen ardatza izatea. Askoz errezagoa da Errezilen bizi bazara. Baina hori ere erlatiboa da: izan ere, euskaraz bizi nahi dugunok zein puntutaraino gara nonbait ardatza? Hemen zentroa izateko gehienetan beste hizkuntza batzuk behar baitituzu”. Entzun bere gogoetak Miren Rubio Iturria kazetariak Euskadi Irratirako egin duen erreportajean.