Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Euskarak zeharkatutako Txillardegi

2019-06-11

Alaitz Aizpuru filosofoak Txillardegiren hizkuntza filosofiaren pentsamendua islatzen duten testuen hautaketa egin du Dabilen pentsamendua bildumarako. Euskarak Txillardegiren pentsamendua zeharkatu baitzuen. Hori azaltzeko mahai-ingurua antolatu zuten EHUk eta Jakinek Donostiako Filosofia fakultatean, eta bertan Aizpuruk emandako azalpenekin osatu du Miren Rubio kazetariak erreportajea Euskadi Irratiko Jakingunea atalerako.