Osteguna, 2018ko otsailak 22
Gora joan

Rockak indarra galdu du Euskal Herrian

2018-01-16

Euskal musikaren panorama aldaketa bidean dago. Hala dio Jon Eskisabel kazetariak Jakin 223. zenbakian, rockak indarra galdu eta sortzaileak anitzagoak baitira. Analisi hori hartu dugu aitzaki Euskadi Irratiko Faktoria saioan mahai-ingurua egiteko.

Emakume artistak ikusezin egun ere

2018-02-06

Egungo emakume artisten lana galtzeko arriskuan garela ohartarazi du Haizea Barcenilla EHUko arte historiatzaileak Jakin 223. zenbakian. Euskal Behatokiak gai honen inguruan osatu du txostena eta datuen interpretazioaz arduratu da Barcenilla. Bere ondorioak partekatu ditugu Bilboko Okela Sormen laborategiko arduradunekin Euskadi Irratiko erreportajea osatzeko.