Asteazkena, 2020ko apirilak 08
Gora joan

«Euskal gizarteaz asko esaten digute euskal raplariek»

2019-08-19

Zergatik ez da euskal rapa ikertzen? Galdera horri tiraka idatzi du artikulua Jakinen 232. zenbakirako Eric Ditxarri antropologo eta artistak. Eta badu erantzunik: gutxiesteaz gain, euskal rapa ez delako batere neutroa. Deserosoa da. Horregatik merezi du ikertzeak, azken hogei urte hauetako kezken isla direlako euskal raplarien kantuak. Artikuluan aipatutakoen inguruan solasean aritu da Ditxarri Euskadi Irratiko Faktoria saioan.