Osteguna, 2020ko maiatzak 28
Gora joan

Jakin 204: Txillardegi eta euskara batua

2014-12-15

Baionako Biltzarraren 50. urteurrenaren harira, euskararen batasunaren oinarriak Txillardegik jarri zituela azpimarratzen du Joan Mari Torrealdaik, 50 eta 60etako hizkuntza polemika eta kultur giroa aztertu eta euskara kultur hizkuntza bihurtzeko eta gizartean txertatzeko abiatutako bidearen giltzarri nagusiak azaltzen dituen artikuluan. Horixe baita Jakinen 204. zenbakiaren ardatza: Txillardegik euskara batua urratzen eman zituen pausuen azterketa. Horri buruz solasean aritu ziren Joan Mari Torrealdai eta Lorea Agirre Euskadi Irratian.