Gotzon Garateri elkarrizketa
b
H A S I E R E T X E B E R R I A
b
E S T R A LU RTAR BAT GEUREAN
Gaur egungo ikastolek astrountzi aurreratuak dirudite g u re garaiko ikastolen aldean. Orain, edonongo ikastolak dauka aholkulari psikologiko bat, elikadura zaintzen duen teknikari bat, pedagogia egokia erabakitzen duen talde pro fesional bat, edota sekulako polikiroldegi bat, frontoi eta guzti. Deskuidatzen bazara, piszina ere bai.
Gure garaiko ikastola hartan —1965 inguruan, Elgoi barkoaz dihardut—, eserlekurik ere ez zegoen, andereño It z i a rrek (andereño izan baino lehen, jostun izandakoak) Jaungoikoaren irudi eskematiko bat marrazten zigun klario nez arbelean eta gu, Xabiertxoren bidez, ilustratzen ginen. Haiek garaiak! Ez da munduan halako zoriona ezagutu duen umerik.
Arkatzik ere ez genuen erabiltzen eta, lurrean eserita, txotxen bitartez idatzi genituen lehenengo hizkiak: AMA, A I TA, AMAMA... Gero, ikastolako lanak amaitutakoan, et xez etxe joaten ginen bost pezetako kuotak kobratzera. Ale gia, gaurko hizkuntzan esanda, 0,03 ko kuotak izaten zire n haiek, legez kanpoko instituzio hari arnasa ematen ziotenak. Beste modu batean esateko, gaurko gure seme-alabek trufa egingo luketela gu orduan ginen umeak ikusteko auke ra balute eta, gu nola ibiltzen ginen ikusita, berehala atera ko litzaiekeela aharrausia: «aita, ama, aspertuta egoteaz aspertzen ari naiz».
w Hasier Etxeberria kazetaria eta idazlea da.
29
JAKiN
2005eko uztaila-abuztua • 149. zenbakia
Page: 1