2017ko urriak 22
Gora joan
Menua

Wagner auziaz. Wangermée, Clément, Žižek, Badiou

Egilea: Hedoi Etxarte

Wagner auziaz. Wangermée, Clément, Žižek, Badiou

DATA: 2014

Papera 12,00 €

PDF 7,00 €

Jesusen eta Napoleonen ostean, Richard Wagnerri buruz idatzi da liburu gehien. Musikako titan baten aurrean gaude, baina ez da konpositore bat gehiago Mendebaldeko musikan: iraultza artistiko eta politikoaren arteko katebegi birtuoso bat izan zen, gerora Maiakovski, Malevitx, Pound edota Brecht izango ziren mailatik haraindi. Wagnerrek musika jantziaren inguruko guztia problematizatu, aztertu eta politizatu zuen: artearen sozializazioa, eszenaratzea, antzokien barne antolaketa, antzeztearen errituak, konpositoreen arteko ika-mikak, burgesiak hegemonia zuen ikuskizun eredua, interpretazioa, akustika, libretoen zentzua, lanen iraupena. Baina, hala ere, zilegi da Wagnerren egungo pertinentziari buruz galdetzea: zergatik da oraindik baliagarria, estimulatzailea, indarrekoa Wagnerren lana eta Wagner afera artistiko-filosofiko-politiko gisa? 'Wagner auziari’ heltzen diote, bada, Hedoi Etxartek liburuari egin dion sarrerak eta hautatu eta itzuli dituen Robert Wangermée, Catherine Clément, Slavoj Zizek eta Alain Badiouren lau testuek.

AURKIBIDEA
  • Sarrera: Iraultza artistiko-politiko baten kasua (Hedoi Etxarte)
  • Robert Wangermée: Operaren soziologiari sarrera
  • Catherine Clément: Tetralogia edo alaba galdua
  • Slavoj Žižek: Erredentzioaren politika, edo zergatik merezi duen Richard Wagnerrek salbatzea
  • Alain Badiou: Wagner auzi filosofiko gisa