Osteguna, 2018ko azaroak 15
Gora joan

Panoptikoa

Egilea: Jeremy Bentham
Sarrera: Larraitz Ugarte Zubizarreta
Hitzaurrea: Catherine Pease-Watkin
Itzulpena: Ibon Plazaola

Panoptikoa

DATA: 2002

Papera 12,00 €

PDF 7,00 €

Jeremy Bentham filosofo eta jurista ingelesa doktrina utilitaristaren aitatzat da ezaguna filosofiaren historian. Panoptikoa izeneko bere testuan, kartzelak eraiki eta gobernatzeko eredu bat formulatzen du, utilitarismoaren arabera justifikatzen dena eta presoaren kontrol erabatekoaren bidez aurrera eraman behar dena. XX. mendean, Michel Foucaultek ordura arte ezezaguna zen testu horixe aurkitu eta gure gizartean ematen diren hainbat patologia sozial azaltzeko eredu paradigmatikoa dela irudituko zaio. Ibon Plazaola arduratu da testua euskaratzeaz, eta Larraitz Ugarte Zubizarretaren sarrerak eta Catherine Pease-Watkinen hitzaurreak areago sakontzen dute Benthamen pentsamenduaren eta panoptikoaren inguruabar nagusietan.

AURKIBIDEA
  • Eskerrak (IƱaki Soto eta Ekai Txapartegi)
  • Sarrera: J. Benthamen Panoptikoa. Ereduaren ezaugarritzea eta gaurkotasuna (Larraitz Ugarte Zubizarreta)
  • Hitzaurrea: Benthamen Panopticon eta Dumonten Panoptique (Catherine Pease-Watkin) (Itzulpena: Joana Garmendia)
  • Panoptikoa (Itzulpena: Ibon Plazaola)