2017ko urriak 22
Gora joan
Menua

Hizkuntzaren zientziak hizkuntzaren pedagogian

Egilea: Iñaki Zabaleta Gorrotxategi

Hizkuntzaren zientziak hizkuntzaren pedagogian

DATA: 2010

Papera 12,00 €

PDF 7,00 €

Iñaki Zabaleta Gorrotxategik bilduma honetan dagoeneko idatzi dituen bi liburuetan (W. v. Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza eta Paideia eta hizkuntza: euskal hezkuntza), hezkuntzaren dimentsio linguistikoa eta hizkuntzaren dimentsio pedagogikoa aztertu ditu. Liburu hau aurreko bi saiakera horien jarraipena edo osagarria da: zientzia ezberdinek hizkuntzaz esaten dutena bildu nahi du, baina esaten duten hori hizkuntzaren bidez hezteko helburua duen pedagogiarentzat garrantzitsua den heinean. Horregatik, eta gure «hizkuntzaren pedagogia» ez delako soilik «hizkuntz irakaskuntza», ikuspuntu antropologiko eta humanizatzaile batetik kontsideratzen ditu hizkuntzaren zientzia ezberdinen ekarpenak: lehenik, linguistikari eta hizkuntzaren pragmatikari erreparatzen die; ondoren, hizkuntzaren antropologiak eta soziologiak esaten dutena aztertzen du; eta, azkenik, hizkuntzaren psikologia eta psikopedagogia hartzen ditu hizpide.

AURKIBIDEA
  • 1. Sarrera: hizkuntzaren pedagogiatik hizkuntzaren zientzietara
  • 2. Linguistika eta hizkuntzaren pragmatika hizkuntza-pedagogian
  • 2.1. Linguistika eta hizkuntzaren ezagutza
  • 2.2. Pragmatika eta hizkuntzaren erabilera
  • 2.3. Hizkuntza-pedagogiaren alde linguistiko-pragmatikoa
  • 3. Hizkuntzaren antropologia eta soziologia hizkuntza-pedagogian
  • 3.1. Hizkuntzaren antropologia eta etnolinguistika
  • 3.2. Hizkuntzaren soziologia eta soziolinguistika
  • 3.3. Hizkuntza-pedagogiaren alde sozio-kulturala
  • 4. Hizkuntzaren psikologia eta psikopedagogia hizkuntza-pedagogian
  • 4.1. Hizkuntzaren psikologia eta psikolinguistika
  • 4.2. Hizkuntzaren psikopedagogia eta glotodidaktika
  • 4.3. Hizkuntza-pedagogiaren alde psiko-didaktikoa
  • 5. Ondorioa: hizkuntzaren zientzietatik hizkuntzaren pedagogiara
  • Eranskina: Leo Weisgerber-en testu bat
  • Leo Weisgerber: «Hizkuntza-komunitatea» («Sprachgemeinschaft») (itzulpena: Iñaki Zabaleta Gorrotxategi)
  • Oharrak
  • Bibliografia