Larunbata, Igandea, 2017ko irailak 23
Gora joan
Menua

Hic Hegel, hic saltus

Egileak: Xabier Insausti , Idoia Arrieta

Hic Hegel, hic saltus

DATA: 2008

Papera 12,00 €

PDF 7,00 €

Hegelek piztu duen interesak hainbat lan sortarazi ditu. Beste bat, zertarako? Xabier Insaustik eta Idoia Arrietak urteak egin dituzte Hegel sakontasunean aztertzen, eta orain zerbait propioa esateko ordua iritsi zaie. Ez da beren asmoa originalak izatea, zerbait berria asmatzea, ezta ere Hegelen pentsamendua, bere zabaltasunean, bere aberastasunean ulertzea. Helburua sinpleagoa da, sarrera bat egitea. Hegelen hizkuntza ilun eta korapilatsua dela eta, ez da erraza haren pentsamendua ulertu eta sinplifikatzea. Baina nori ez zaio interesatzen faxismoaren, komunismoaren edo neoliberalismoaren inspiratzaile izateagatik akusatua izan den norbait? Zer esan zuen benetan? Bere pentsamendua hain anbiguoa ote da hainbeste interpretazio ezberdin sortarazteko?

AURKIBIDEA
  • Sarrera
  • 1. Hegelen bizitza
  • 2. Gogoaren fenomenologia
  • 3. Sistema
  • 4. Espekulazioa
  • 5. Hegel eta Beethoven
  • 6. Hegel eta historia
  • 7. Hegelen harrera
  • Bibliografia