Larunbata, Igandea, 2017ko Ekainak 24
Gora joan
Menua

Gizabere kooperatiboaz

Egilea: Joxe AZURMENDI

Gizabere kooperatiboaz

DATA: 2016

Papera 17,00 €

PDF 10,00 €

Liburu honetan gizaberearen gogartera itzultzen da berriro Joxe Azurmendi. Darwinek gizatasuna zertan datzan birpentsatzeko ataza utzi zuen jarauntsian. Nondik dator andre-gizona bertuteak dauzkan aberetxoa izatea? Tradizioa eta erlijioa laga eta, zeintzuk dira bertute horiek? Gure funtsenean, lagunkoi eta kooperatzaileak gara ala berkoi berekoiak? Kapitalismoa ala sozialismoa da gizakiaren naturalago? Norgehiagoka ala kooperazioa?

AURKIBIDEA
  • Hitzaurrea
  • Darwin: bizi-borroka
  • Darwin: elkarlaguntza
  • Sozial-darwinismoaz
  • Biologia eta/ala morala: Th. H. Huxley
  • Kropotkin: moral kooperatiboaz
  • Gene berekoiaz
  • Gene kooperatiboaz
  • Primate kooperatzaileaz
  • Pertsona kooperatzaileaz
  • Aroztegiko batzarra