Asteazkena, 2018ko abenduak 19
Gora joan

Aristotelesen Metafisikari sarrera

Egilea: Javier Aguirre

Aristotelesen <i>Metafisika</i>ri sarrera

DATA: 2008

Papera 12,00 €

PDF 7,00 €

Azken bost hamarkadotan, filosofia aristotelikoaren eta Metafisikaren inguruko ekoizpen intelektuala erraldoia izan da. Epe hari dagozkio, hain zuzen, Metafisikaren liburu gehienei buruzko iruzkin zehatz eta sakonak. Anitzak dira, bestalde, garai hartan egindako itzulpenak, mendebaldeko tradizio filosofiko handiko hizkuntzenak ez ezik, baita euskararena edo txinerarena ere. Azkenik, ugari dira azken bost hamarkadotan Aristotelesen obraren irakurketak planteatzen dituen arazo filosofikoak argitu nahi izan dituzten artikulu eta liburuak. Argi dago Aristotelesen lanarekiko arreta horren jatorria: Aristotelesen obrak, onerako edo txarrerako, neurri handi batean, mendebaldeko biztanleok munduan kokatzeko era zehaztu du. Javier Aguirrek idatzitako sarrera honen erronka, hain zuzen, Aristotelesen Metafisika irakurtzeko biderik egokiena zabaltzea da.

AURKIBIDEA
  • Sarrera
  • 1. Zer da jakituria?
  • 2. Testuinguru filosofikoa: ikerketa kritikoa
  • 3. Aporia metafisikoak: III eta XI 1-2 liburuak
  • 4. Badena den aldetik: badena substantzia gisa
  • 5. Substantzia forma gisa
  • 6. Motor geldia
  • 7. Aporia metafisikoei irtenbidea (euporiak)
  • Bibliografia