Gora joan

King Kong teoria

King Kong teoria

DATA: 2017

Papera 15,50 €

Epub 9,99 €

Despentes puta, Despentes proletarioa, Despentes punka, heteroaraudiaren bazterbideetatik abiatu, eta haren muinera heltzen da. Patriarkatu kapitalistaren kanpoko zirkulu marjinaletan dabilelarik, zirimola estutuz-estutuz joan, eta hara non begi-begiraino iristen den: XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa.

Erlazionatutako albisteak

«Ni, neska gisa, areago naiz King Kong, Kate Moss baino». Virginie Despentes  (Nancy, 1969) idazle eta zinegileak bizipenetatik eta lehen pertsonan hitz egiten dio irakurleari King Kong teoria saiakeran, zuzen bezain gordin: «Gizonek emaztetzat hartzen ez dituzten emakume klase horietakoa naiz, zeinarekin ez duten seme-alabarik izaten; bata dela edo bestea dela, beti neurrigabea den emakume horren baitatik hitz egiten dut: oldarkorregia, zaratatsuegia, lodiegia, basatiegia, ile-latzegia, mari-mutilegia, halakoa omen naiz. Ni tasun maskulinoei esker naiz ni».

Prostituzioan jardun eta bortxatua izan ondotik jabetutakoaren manifestua baita King Kong teoria. Esperientzia eta teoria uztartuz, feminismo kontserbadorearen tabuak astintzen dituena: bortxaketa, prostituzioa eta pornografía. Eta maskulinitatearen oinarriak  hankaz gora paratzen dituena. «XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa». Irene Arrarats Berria-ko euskara arduradunaren hitzaurreko hitzak dira: «Gordina da ohiz kanpoko saiakera autobiografiko hau: ez apaingarririk, ez samurbiderik, baizik xuxen akademikoa izan beharrik ez duen estilo kaletar zuzeneko bat, punken gerrikoak bezain eztenez betea». Saiakeraren lehen lerrotik marrazten du berea Despentesek: «Itsusien baitatik idazten dut, itsuentzat, atsoentzat, mari-mutilentzat, frigioentzat, larrutan gaizki jotakoentzat, larrutarako inork nahi ez dituenentzat, histerikoentzat, akastunentzat, neska txintxoaren azoka handitik baztertutako emakume guztientzat». Horra norbere baitan etxe orratzetik gora doan King Kong, eta horra Despentesen hitzen ukabilkada. Orain baita euskaraz ere Eskafandrarekin.