Astelehena, 2018ko abenduak 17
Gora joan

Ekialde Hurbila

Ekialde Hurbila

DATA: 2017

Papera 16,50 €

Epub 9,99 €

Ekialde hurbila, muinak eta ertzak, Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza: 2011n, itxaropena lehertu egin zen herrialde arabiarretan, askatasun politikoaren eta justizia sozialaren izenean, plazaz plaza zabaldu zen iraultza, mugak zeharkatuz. Baina indarkeriak demokraziak baino azkarrago egin du aurrera. Udaberri Arabiarrak eremu antzu bihurtu dira. Zein da herrialde horien gaur egungo argazkia? Zein testuingurutan piztu ziren iraultzak? Zer gertatu zen aldi berean eta eremu berean bata bestearen ondoren kateatzeko? Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburua galdera horiei erantzutera dator, eta, bide batez, eremu zabal bezain liluragarri eta konplexu horretan dagoen egoerari erreparatzera, gatazken muinak eta ertzak azaltzera, geopolitikoak eta geografikoak. Bidaia hori zonaldea bertatik bertara ezagutzen duten hiru kazetariren eskutik egingo dugu: Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza. Ekialde Hurbileko maparen erradiografia mamitsua osatu eta marraztu dute.

Erlazionatutako albisteak

Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza. Ekialde Hurbila bertatik bertara ezagutu duten hiru kazetari elkartu ditu Jakin, Berria eta Elkarren Aleka bildumak maparen gibelean dagoena azaleratzeko: Ekialde Hurbileko gatazken muina non dagoen ulertzeko, jatorriei eta ondorioei erreparatzeko, gatazken ertzak erdialdera ekartzeko, egungo egoera aztertzeko. 2011ko Udaberri Arabiarrak dira abiapuntua, baina ezinbestean egiten dute hirurek denboran nahiz espazioan jauzi. «Bakoitzarekin bide bat egingo dugu, zeharkaldi bat, bertatik bertara, eta, kazetaritza eredugarrian, kontakizunekin eta lekukotasunekin, ñabardurez osatutako argazki bat atera dute, kaleidoskopio batetik bezala begira dezagun, dena ez baita zuria ala beltza”. Kristina Berasain kazetari eta liburuaren koordinatzaileak dio hitzaurrean.