Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

Jakin 198. 2013

Jakin 198.  2013
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Liburuak sailean, 2012ko euskal liburugintza aztertu du Joan Mari Torrealdaik, 1976tik egindakoaren ildo beretik. Gaiak sailean, giza naturaren izaera moralaren eta animalien eskubideen auzia jorratu du Mikel Torres Aldavek.
LIBURUAK

Euskal liburugintza 2012

Joan Mari Torrealdaik 2012. urtean euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten du, hainbat datu eta zifrarekin batera analisia eta balorazioa ere erantsiz. Honako alderdi hauek lantzen ditu Torrealdaik: lehenik, liburu produkzioaren zifren eta iturrien inguruko zenbait ohar; bigarrenik, tituluen eta orrialde kopuruen arteko erlazioari buruzko datuak; hirugarrenik, argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena, eta argitalpen digitalaren datuak; laugarrenik, kanpoko eta bertoko argitaletxeen ekoizpenaren azterketa, bion arteko indar erlazioa kanpokoen alde lerratzen ari dela eta; bosgarrenik, argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak, nobedadeak eta berrargitalpenak, jatorrizko eta itzulitako liburuak; eta, azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa. Kopuru nagusiak aipatzearren, 2012an 2.005 liburu argitaratu ziren, 2011n baino 241 gutxiago. Urtero legez —2010ean izan ezik—, gehienak hezkuntza eta irakaskuntza arlokoak izan ziren: 727 (produkzio osoaren %36); ondoren, haur eta gazte literaturako liburuak (575, %28,5), giza eta gizarte zientziei buruzkoak (270, %13,5) eta helduen literaturakoak (267, %13,5).

GAIAK

Giza naturatik animalien eskubideetara: espezie partaidetza eta deliberamendu etikoa

Mikel Torres Aldavek giza naturaren izaera moralaren eta animalien eskubideen auzia jorratzen du. Torres Aldavek argudiatzen duenez, gizakiak moralki jokatzeko duen gaitasun berezi paregabeak gainontzeko animaliek ez dauzkaten betebeharrak eta erantzukizunak inposatzen dizkio, eta betebehar nahiz erantzukizun horien artean animaliak begirunez ondo tratatzeko betebeharra aurkitzen da.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu