Asteazkena, 2020ko abuztuak 12
Gora joan

Jakin 194/195. 2013

Jakin 194/195.  2013
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gai nagusia sailean, euskal telebistagintzaren azken 30 urteotako ibilbideari, egungo egoerari eta etorkizuneko erronkei buruz egin dute gogoeta Josu Amezaga, Ramon Zallo, Patxi Azpillaga, Arkaitz Martinez de Albeniz, Edorta Arana, Jon Sarasua eta Bea Narbaiza eta Maite Berriozabalek. Bestalde, Txillardegi hartu dute gogoan Gidor Bilbao, Miren Azkarate, Xabier Isasi, Alaitz Aizpuru eta Paulo Iztuetak.
GAI NAGUSIA: EUSKAL TELEBISTAGINTZA

Euskal Telebista 30 urteren ostean

Josu Amezagak Euskal Telebistaren 30 urteko ibilbidearen balantzea egiten du, urte horietan gizarteko komunikazioaren eremuan ez ezik egoera soziolinguistikoan ere gertatutako aldaketek euskal telebistagintzan izan duten eraginaren testuinguruan.

Euskal komunikazio sistemaren arauketaren inguruko erronkak

Ramon Zallok Hego Euskal Herriko komunikazioaren eta kulturaren erronka nagusiak deskribatzen ditu, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio sisteman egiteko dagoen oinarrizko arauketaren gako garrantzitsuenak aurkeztu ere.

Euskadiko ikus-entzunezko industriaren erronkak

Patxi Azpillagak Euskadiko ikus-entzunezko industriaren azken hiru hamarkadetako ibilbidearen balantzea eta azterketa kritikoa egiten du. Azpillagaren aburuz, sektorearen egungo egoerak —merkatuak uzkurtuta, finantza iturriak murriztuta eta teknologia digitalen eraginez produkzioak egiteko eta hedatzeko moduak ere goitik behera aldatzen hasita— orain arte aplikatu diren eredu eta politiken berrikuspen eta hobekuntzari ekitea eskatzen du.

EITBren albistegiak aztergai

Aztikerrek EITBren albistegiei buruz egindako azterketa baten emaitzen berri ematen dute Arkaitz Martinez de Albenizek eta Edorta Aranak. EITBren eguneroko albistegietan aipatzen dituzten gaietan, subjektuetan eta orokorrean erreferentziatzat hartzen dituzten eremu geopolitikoetan jartzen dute Martinez de Albenizek eta Aranak arreta, batik bat.

Euskal Telebista eta euskal telebista. Berrantolatzeko oinarri batzuk

Jon Sarasuak euskararen garapenari begira euskarazko komunikazio esparrua edo euskarazko hedabide esparrua deitutakoa antolatzearen garrantzia azpimarratzen du. Ildo horretan, euskarazko telebistari buruzko politika publikoak eta estrategia sozialak berritzeko premiatik abiatuta, gogoeta eta eztabaidarako gaiak aurkezten ditu Sarasuak.

Tokiko telebistak leku bila

Bea Narbaiza eta Maite Berriozabalek azken hiru hamarkada hauetan EAEko tokiko telebistek egindako ibilbidearen balantzea osatzen dute, sektoreak izan dituen arauketak, egungo egoera eta tokiko telebistek euskarari egiten dioten lekua aztertuz.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu