Umorearen izaera politikoa jorratzen da, estatu eta naziogintzarekin duen lotura estua argitara ekarriz, Euskal Herrian ematen den umorea adibidetzat hartuta.
Gai nagusia sailean, umorearen izaera politikoaz egin dute gogoeta Iñigo Aranbarri, Uxoa Anduaga, Unai Iturriaga, Laura Mintegi, Mario Zubiaga eta Edorta Aranak. Auziari lotutako gako nagusiak jorratu dituzte: umorea eta identitatea (‘gu’ eta ‘bestearen’ eraikuntza); umorea eta boterea; umorearen ertzak eta mugak; adierazpen askatasuna, zentsura eta autozentsura...