Euskara batuaren ekarpen eta erronken inguruan monografikoa osatu du Jakinek, Arantzazuko Biltzarraren 50. urteurrenaren atarian. Horretarako, 30 iritzi eta ikuspegi jaso ditu: Joxe Azurmendi, Joan Mari Torrealdai, Irene Arrarats, Pruden Gartzia, Ander Lipus, Miren Amuriza, Iñaki Goirizelaia, Harkaitz Cano, Sagrario Aleman, Igor Elortza, Gorka Bereziartua, Xabier Euzkitze... eta beste hainbeste.