Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Iritzi bilketa: Katalunia euskaldunen begietatik

Kataluniako prozesu subiranistak Euskal Herritik begiratuta interes berezia duenez, Kataluniako politika, ekonomia, kultura, komunikazio eta hezkuntza esparruekin lotura zuzena duten sei euskaldunengana jo du aldizkariak iritzi eske, ‘bide katalanaren’ gako nagusiei buruzko iritzia eman diezaguten. Honako auziak planteatu dizkiegu: diskurtso subiranistaren hegemonia, gizarte zibilaren gidaritza, gizarte katalaneko sektore ezberdinen erantzuna, Kataluniaren eta Espainiako Estatuaren arteko talka, etorkizuneko estatu independentearen diseinua, Katalunia Euskal Herritik eta Euskal Herria Kataluniatik.

Artikulu hau irakurtzen jarraitu
Aldizkaria erosi: Jakin 201. 2014
Jakin 201.  2014
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gai nagusia sailean, Kataluniako prozesu subiranistak azken urteotan izan duen bilakaera eta gorakadaren gako nagusiak aurkeztu ditu Vicent Partalek, sarrera orokor gisako artikulu baten bitartez. Ondoren, Kataluniako gizartea bertatik bertara ezagutzen duten hainbat euskaldunen iritzia bildu da (Itziar Aduriz, Martin Aranburu, Aitor Arruti, Aritz Galarraga, Gorka Knörr eta Elisabet Zunzunegi), auziari buruzko ikuspuntu ezberdinak jasotze aldera.