Agnès Cugnok indarkeriaren eta politikaren arteko harremanaz egiten du gogoeta. Cugnok ukatu egiten du indarkeria eta politika elkarren kontra daudenik, hots, politikaren zeregin nagusia indarkeria arautu, bideratu eta isilaraztea denik, Ilustrazioko teoria kontraktualisten interpretazio oker batetik ondorioztatzen den bezala. Politika indarkeriaren bidez eraikitzen da beti. Tesi horretatik abiatuz hausnartzen du egileak politikaren izaera moralari buruz, eta baita kondena eta barkamena kontzeptuekin testuinguru horretan egiten den erabilpenari buruz ere.