Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan

Gabriel Aresti idazleak gazte-gaztetatik Arantzazurekin izan zuen harremana aztertzen du Paulo Agirrebaltzategik. Izan ere, Arestik harreman estua izan zuen, batetik, Jakin aldizkariko kideekin (Joseba Intxausti, Kepa Enbeita eta, bereziki, Joxe Azurmendirekin), eta, bestetik, 1956an 23 urte zituela ezagutu zuenetik, Bitoriano Gandiaga Arantzazuko poeta enblematikoarekin. Horrez gain, Arestiren poema-liburu gailurrekoena, Harri eta Herri, Arantzazuko munduan sustraitua eta girotua dago neurri handi batean.

Artikulu hau irakurtzen jarraitu
Aldizkaria erosi: Jakin 199. 2013
Jakin 199.  2013
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gai nagusia sailean, 2013ko kultur balantzea egin dute Alberto Barandiaran, Paul Bilbao, Pantxoa Etchegoin, Patxi Gaztelumendi, Xabier Mendiguren Bereziartu, Xabier Mendiguren Elizegi, Fito Rodriguez, Allande Sokarros, Andres Urrutia eta Eguzki Urteagak. Gaiak sailean, Gabriel Arestik Arantzazurekin izandako harremana aztertu du Paulo Agirrebaltzategik.