Iratxe Perea Ozerinek feminismoaren eta Globalizazioaren Aurkako Mugimenduaren arteko harremana aztertzen du. Perea Ozerinen iritziz, emakumeek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak eta diskriminazioa ikuspuntu estrukturaletik ulertuta, egungo borroka feminista kapitalismoaren aurkako erresistentziarekin lotzen da. Horrenbestez, Globalizazioaren Aurkako Mugimenduaren jarduera, agenda zein eragile nagusiak aztertzen ditu, eta baita feminismoak globalizazioaren aurkako borrokan egindako bidea ere, aipatutako bi mugimenduen aldarrikapenak euren testuinguru sozioekonomikoan kokatuz.