Jakina da eskola aniztasunaren eremua dela; baina bada, halaber, desberdinkeriaren eremua. Eskolak aipatutako lau errealitateak kudeatu behar ditu, eta horretarako dituen zailtasunak eta erronkak aztertzen dira.
Gai nagusia sailean, hizkuntza, genero, klase eta jatorriaren elkar harilkatze, lotze, nahaste eta gurutzatzeak aztertzen dituzte, elkarguneko feminismoaren pentsamendu eta praktika lerrotik abiatuta, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Mari Luz Esteban, Ignazio Aiestaran, María Reimóndez, Itziar Gandarias, Amelia Barquín, Petra Elser, Tarana Karim, Jessica Chalampuente eta Aminata Diop Seckek.