Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

Albisteen kalitatea: Euskadi Irratia, ETB1 eta Euskaldunon Egunkaria / Berria

Euskarazko hedabideak ikuspegi profesionaletik aztertzen ditu Maria Gonzalez Gorosarrik, hedabide horiek gauzatzen duten kazetaritza-jarduerari erreparatuz. Horretarako, nazioartean erabili ohi diren kazetaritza-adierazleetatik abiatuta, albisteen kalitatea neurtzeko metodologia —Albisteen Kalitate-Eredua— aplikatzen die hiru euskarritako euskarazko hedabide zabalduenei: Euskadi Irratia (irratia), ETB1 (telebista) eta Euskaldunon Egunkaria / Berria (eguneroko prentsa idatzia).

Artikulu hau irakurtzen jarraitu
Aldizkaria erosi: Jakin 190. 2012
Jakin 190.  2012
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gaiak sailean, hiru artikulu datoz, gai hauen inguruan: krisi ekonomikoaren ondorioak eta irtenbideak (Juan Jose Ibarretxe), euskarazko hedabideen kazetaritza-jardueraren kalitatea (Maria Gonzalez Gorosarri) eta frankismoaren kontaketa eta biolentzia politikoaren biktimen inguruko oroimen historikoa (Daniel Escribano eta Pau Casanellas).