Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 20
Gora joan
Menua

Xabier Eizagirre, euskal liburugintzaren azterketaz eta 2021eko datuez Jakingunean

2023-05-22

Xabier Eizagirre Jakineko kidearekin Joan Mari Torrealdaik abian jarri zuen euskarazko liburugintzaren azterketaz aritu gara Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko Jakingunean. Jakin aldizkariaren 253. zenbakian 2021eko azterketaren emaitzak argitaratu ditu Eizagirrek eta horien laburpena egin digu. Horretaz gain, 1976an Torrealdaik hasi zuenetik euskal liburugintzan izan den bilakaera eta liburugintzaren azterketaren zentzua ere jorratu dira, Eizagirreren hitzekin eta Torrealdaik berak esandakoak gogoratuz.