Ostirala, 2020ko urriak 30
Gora joan
Menua
Jakingunea podcastak

[PODCAST] Pandemia eta kale protestak Jakingunean

Jakinek lantzen dituen gaiak jasotzen ditu Jakingunea irrati atalak

2020-10-08

Ikasturte berriarekin itzuli da Jakinen eta Euskadi Irratiaren elkarlari esker sortutako Jakingunea irrati tartea. Jakinek lantzen dituen gaiak eta hitzaldiak uhineratzen ditu bertan hilero Miren Rubio Iturria kazetariak.

Lehen atal honek 2020ko Jakin Jardunaldian Teresa Larruzea filosofian graduatu eta Sorbonako Unibertsitatean filosofia politikoko masterdunak emandako hitzaldia jasotzen du. 'Estatuarekiko obedientzia eta erresistentzia pandemian zehar' izenburupean, pandemia garaian izandako kale mugimenduak aztertzen ditu Larruzeak, herritarren eta estatuaren arteko harremanak eta talkak azaleratzeko. Entzun erreportajea hemen.