Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan
Menua
Osasun krisiaren aurreko neurriak

Papereko banaketa etenda, Jakin digitalki erosi daiteke

Koronabirusaren osasun krisiari aurre egiteko papereko banaketa etetea erabaki du Jakinek

2020-04-05

Erantzukizunez jarduteko garaia da. Bizi dugun egoera bereziak inoiz baino ageriagoan utzi du elkar zaintzearen beharra. Hori dela eta, gure eguneroko jardunean aldaketa batzuk egitea erabaki du Jakineko lantaldeak: etxetik lanean jarraitzeaz gain, gure aldizkari eta liburuen paperezko edizioen banaketa mugatzea erabaki du, banatzaileen osasunaren bermerako.

Ondorioz, Jakineko aldizkaria digitalki soilik egongo da salgai, hemen; osorik edo artikuluka, ohi bezala. Paperezko edizioaren salmenta, aldiz, etenda izanen da alarma egoerak iraun bitartean.

Bestetik, gogoratu Jakinek eduki berriak sortzen jarraitzen duela, etxean egonagatik ere buruak ibilian jarrai dezan. Esaterako, horietako batzuk topatuko dituzue ikus-entzunezko atalean. Bestelako edukia ere baduzue eskura jakin.eus atarian: blogak, doako aldizkariak, Txillardegi eta Joxe Azurmendiren lan digitalizatuak... Arakatu Jakinen sareko ataria, elkarrekin hausnartzen jarrai dezagun, elkar zainduz.

Edozein iradokizun edo galdera egin nahi izaterako, idatzi jakin@jakin.eus helbidera eta ahal bezain laster erantzunen dizugu. Mila esker.