Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan
Menua

Marina Garcés Bilbon izan da 'Filosofia amaitu gabea' aurkezten

Olatz Mitxelenak euskaratu du filosofo kataluniarraren liburua

2023-05-10

Garcés egungo filosofo interesgarrienetakoa da. Liburu honetan, filosofia askearen, kaletarraren, noranahikoaren eta kolektiboaren aldeko aldarria egiten du, erakundeetatik, eskoletatik eta unibertsitateetatik egozten ari diren honetan, bizitza berri bat izan dezan eta sortu zeneko izpiritua berreskura dezan. Hau da, bizitzeko gure moduak erradikalki zalantzan jarri eta pentsatzen berriro ikasteko aukera kolektiboari ateak irekiz. Horregatik filosofia amaitu gabea, beti eginean dagoelako.

Garcés, egun, Universitat Oberta Catalunya-ko irakasle da eta ‘Erronka garaikidetarako filosofia’ masterreko zuzendari da. Pentsamendu kritiko eta esprimentala lantzen duen Espai en Blanc kolektiboko kide da. Bere pentsamenduaren erdigunean komunala dena dago, egungo krisiei aurre egiteko tresna egokiena dela iritzita.