Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan
Menua

Lokatza podcastetik berdintasunaren aurkako erresistentziei buruzko mahaingurura

2023-02-21

"Berdintasunaren aurkako erresistentziak" zikloa antolatu du Deustuko Unibertsitateko ARES programak San Telmo museoan eta Lokatza podcastarren bidetik osatuko da martxoaren 7ko hitzaldia. Guztira bost hitzaldi izango dira, eta hirugarrenean podcasta sortu zuten Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Amagoia Gurrutxaga eta Ainara Lasa izango dira hizlari, Maialen Berasategiren gidaritzapean. 'Berdintasunaren aurkako erresistentziak gure inguruan' izango da izenburua, eta euskaraz egingo den bakarra da zikloan.