Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan
Menua
Podcastak

Jakingunea: belarriratu ikasturtea

Ikasturtean zehar emititutako audio erreportajeak daude entzungai

2019-06-23

Jakineko eztabaidak eta gaiak laburbiltzeko plaza da Euskadi Irratiko Jakingunea atala. Bi erakundeen arteko akordioari esker, Miren Rubio kazetariak mamitzen ditu hilean behin emititzeko audio erreportajeak. Denetariko gaiekin, beste hainbeste aditurekin: Maialen Lujanbio, Alaitz Aizpuru, Xabier Gantzarain, Peru Iparragirre, Alba Garmendia, Haizea Barcenilla, Amaia Lasa, Joan Mari Torrealdai, Andoni Egaña, Maialen Berasategi...

Horiek guztiak dituzue orain zerrendatuta entzungai. Urteak eman duena belarriratzeko:

Euskarak zeharkatutako Txillardegi

Alaitz Aizpuru eta Lorea Agirre

Bertsoari neurria hartzen

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Miren Amuriza

Euskal literaturak bi urtaro

Peru Iparragirre

Museoak ikusgarritasunaren morrontzan

Xabier Gantzarain eta Haizea Barcenilla

Emakume gorputza menperatzeko itunaz

Maialen Berasategi

Euskal literatura modernoak emakumeari ahotsa eman zionekoa

Amaia Lasa

Nolako utopia, halako kontakizuna

Alba Garmendia

Euskarazko liburuei argazkia

Joan Mari Torrealdai