Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua

Jakin Jardunaldia, aurten ekainaren 22 eta 23an

'Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak' gaia jorratuko dute hainbat aditu eta arituk

2023-05-10

Gizarte mugimenduen osasunaz eta erronkez, hainbat mugimenduren jardunaz eta elkarren arteko aliantzez, eta mugimendu zibilen eta agintaritza publikoen arteko harreman eta gobernantza moduez ariko gara bi egunetan. Honako hauek hartuko dute parte: Marina Sagastizabal (soziologoa, EHU), Ainara Santamaria (kazetaria, EHU), Leo Bueriberi (Euskal Herriko emakume migratu eta arrazializatuen sarea), Iraia de la Torre (Agerraldia/Hordago mugimendu euskaltzalea), mugimendu feministako kide bat (zehazteke), Txomin Poveda (soziologoa), Joanes Igeregi (Sukar Horia talde ekologista), Ana Mezo (Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua), Aitzol Gil de San Vicente (Xutik Gazte!), Julen Mendoza (partaidetzan aditua), Andere Ormazabal (Zientzia Politikoetan doktorea, EHU) eta Naiara Goia (ArantzazuLab).