Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan
Menua
Podcastak

Hiperindibidualismoaren garaian

Iñigo Martinez filosofoak indibidualismoaren gaitzez hitzaldia eskaini zuen Joxe Azurmendi Kongresuan

2020-04-26

Indibidualismoa gure gizartearen ardatza dela gogorarazi zuen Iñigo Martinez filosofoak Joxe Azurmendiri eskainitako kongresuan, besteekin ditugun harremanak norberarengan duten eragina ahaztuta. “Indibidualismoaren ideologia nagusi dela entzuten dugu”, oroitarazi zuen eskainitako hitzaldian. “Lipovetsky pentsalariak dioenez, gure buruaren inguruko kezkak baitira orain nagusi: norberaren egoera ekonomikoa, osasuna, oporren zain egotea, gorputza zaintzea...”. Horregatik, indibidualismoa gainditu eta hiperindibidualismoaren garaia ere badela ziurtatu zuen Martinezek, kezka kolektiboak edo politikoak baztertu eta muturretara jotzen ari garelako.

Izan ere, 'hiper' marka gure bizimoduan eta izaeran erabat txertatuta dagoela dio Martinezek. “Gehiegikeriaren logika bizitzaren esparru guztietara aplikatzen dugu”. Eta ondorioz, halakoak ere dira egungo gaitzak eta praktikak: neurrigabekoak. Esaterako, kirol gehiegi egitea, apustuekiko menpekotasuna, janariarekikoa, lo egiteko botikak... Zoriontasuna bera ere parametro horietan neurtzen dugu, zenbakietara errenditu eta gero konparatu ahal izateko. Lehia bera ere hiperindibidualismo horren emaitza baita, dioenez.

Hitzaldiaren laburpena duzu entzungai, Miren Rubio kazetariak Euskadi Irratiko Jakingunea espaziorako egin duen erreportajean. Entzun: