Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan
Menua

Hasier Etxeberria hil da, Jakinen parte hartutako kazetaria

Jakinen Gotzon Garateri egin zion elkarrizketa luzean, eta Egunen gurpilean sailean parte hartu zuen

2017-03-29
Hasier Etxeberria

Hasier Etxeberria (Elgoirbar, 1957) kazetari eta idazlea hil da minbiziaren ondorioz. Idazle nahiz kazetari bezala literaturara estuki loturik egin du bere ibilbide profesionala, eta Jakin aldizkarian ere aritu zen hainbatetan: urteko kultura balorazioa egin zuen 1992an, eta 1994-95ean Egunen gurpilean sailean aritu zen arteaz eta kulturaz bere hausnarketak plazaratzen. Gotzon Garate idazle, hizkuntzalari eta euskaltzaleari Historia bizia sailerako egindako elkarrizketa izan zuen azkeneko lana Jakinen Etxeberriak 2005ean.

Iaz Jakinek eta ZUZEUk elkarlanean antolatu zuten EHUko Udako Ikastaroetan "XXI. mendeko abertzaletasunaz" ikastaroa. Hemen duzue ikastaroko bideoa: