Gora joan
Menua

Filosofiaren Nazioarteko egunez, 'Pentsatu!' jaialdian

2022-11-18

Agora Filosofia elkarteak antolatutako Pentsatu! jaialdian hartu dugu parte. Goizean Joxe Azurmendiren inguruko hitzaldi bat eskaini du Haritz Azurmendi kideak eta arratsaldean Geruzak ikus-entzunezko proiektua aurkeztu dugu.

Filosofiaren Nazioarteko egunaren harira urtero antolatzen du Agora Filosofia Elkarteak jaialdi bat, eta aurten lehen saioa 'Mugak eta justizia soziala' gaiari eskaini zaio. Jarraian, euskal Curriculumean txertatutako bi pentsalarien inguruko hitzaldiak izan dira goizean: Txillardegiren hizkuntzaren filosofiaz aritu da Alaitz Aizpuru eta Joxe Azurmendik botereari buruz esanak landu ditu Haritz Azurmendik.

Bazkalostean, JAKINek Geruzak proiektua aurkeztu du, Leire de Migelek dinamizatutako saio batekin osatuz Desiraren inguruko gogoeta.