Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua
UEU, Oihaneder eta Jakin

'Euskaltzaletasuna eta Feminismoa' ikastaroko hitzaldiak ikusgai

Mari Luz Esteban, Miren Artetxe, Amelia Barquín, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Ane Labaka, Jaime Altuna eta Aizpea Otaegik hartu dute parte hitzaldietan

2018-06-28

Hizkuntzaren eta generoaren arteko gurutzaketaz jarduteko osatu dugu 'Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu' ikastaroa UEUk, Oihaneder Euskararen Etxeak eta Jakinek elkarlanean. Hilean behin gonbidatu dugu adituren bat Gasteizko Oihanederren egoitzara eta bertan eskainitako hitzaldi eta mahai-inguruak dituzu orain ikusentzunezko bihurtuta. Bost guztira, honako adituekin: Mari Luz Esteban, Miren Artetxe, Amelia Barquín, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Ane Labaka, Jaime Altuna eta Aizpea Otaegi.

Ikusteko honako aukerak dituzu: sartu Jakinen sareko atariko bideo atalean eta bertan topatuko dituzu guztiak, beste bideo ugarirekin batera. Bestela, gure youtubeko kanalean ere bai dituzu eskura. Azken hauek dira hemen behean ikusi ditzakezunak, kronologikoki antolatuta.

 

'Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea'

Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel (2018-01-30)

 

'Feminismoa eta euskaltzaletasuna: elkargune bat baino gehiago'

Mari Luz Esteban (2018-02-27)

 

'Nola erabili euskara modu ez-sexista batean?'

Amelia Barquín (2018-03-20)

 

'Bat-batean ahalduntzen? Bertsolaritza, hizkuntza eta generoa'

Miren Artetxe (2018-04-24)

 

'Euskara eta generoa gurutzatzen diren lekua' mahai-ingurua

Aizpea Otaegi, Jaime Altuna eta Ane Labaka (2018-05-29)