Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan
Menua

Aurkezpen irekiak hiriburuz hiriburu

2022-03-01

Jakin aldizkariaren 248-249. zenbakia aurkezteko solasaldi irekiak programatu dira, Agora Filosofia Elkartearekin elkarlanean. Filosofiatik ezabatutako emakumeak du izenburu, eta emakumeek filosofiari egindako ekarpena bistaratzeko 11 artikulu bildu ditu. Hain zuzen, Agora Filosofia Elkarteak eta EHUko Filosofia eta Antropologia Fakultateak antolatutako izen bereko UEUren ikastaroa oinarri hartuta.

Aurkezpen irekien datak:

  • Bilbo: Otsailaren 22an, 18:00etan Biran
  • Baiona: Martxoaren 3an, 18:00etan Kalostrapen
  • Donostia: Martxoaren 10ean, 19:00etan Kaxildan
  • Gasteiz: Martxoaren 16an, 19:00etan Hala Bedi irratian
  • Iruñea: Martxoaren 23an, 19:00etan Laban