Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko komunikabideak biltzen dituen elkarteak, urteroko batzarra egin du martxoaren lehenean Martin Ugalde Kultur Parkean. Urteko egitasmoa adosteaz gain, sektorearen egoerari buruz gogoeta egiteko baliatu dugu hitzordua kideok. Eta administrazioari zuzendutako adierazpen bateratua aurkeztu dugu.
Lokatza podcastak jendaurreko zuzeneko atala eskaini du Loraldia Festibalaren eskutik, martxoaren 10ean. Harrera aparta izan du Hiria lokatzetan jarri duen saioak.
Laster jarriko dugu sarean ikusgai bideo osoa.
KULTURA
Duela aste batzuk gertatu zen. Txikitatik izan dudan gaixotasun kronikodunontzako baliabideak eskaintzen dituen elkarte baten bitartez kontaktatutako psikologa batekin saioan nengoen, online. Ulertezina egiten zitzaidan insistentzia batekin galdetzen zidan ea zenbatero ateratzen nintzen kalera, kafe bat hartzera espezifikoki, momentuan pa...
Osorik irakurriGLOKALIA
Zerbait mugitzen dabil mugikortasunaren arloan. Hemendik gutxira, ibilgailu kutsagarrienek sarrera mugatua izango dute Euskal Herriko hiri handietan. Izan ere, Europako Batasuneko zuzentarauek eta estatuetako legeek behartuta, emisio gutxiko eremuak (EGE) ezarri beharko dituzte, beranduenez, 2025erako. Neurriak Hego Euskal Herriko 50.000 ...
Osorik irakurriHISTORIA
1962ko abuztuaren 4an, 08:30etik 10:30era bitartean, hor nonbait, barbiturikoz pozoitu ondoren Marilyn Monroe hil izanak ez dauka, hasiera batean eta itxuraz, behintzat, Euskal Herriarekin zerikusi handirik. Baina, badu, noski, zerikusirik, azken batean gizatasunaz eta mundu modernoaz ari baikara. Marilynek ez zekien, pinpilinpauxen hegal...
Osorik irakurri