Asteartea, 2017ko Maiatzak 23
Gora joan
Menua

Sarrera

¬ęGogoratzen duguna gara¬Ľ, idatzi zuen Italo Calvinok. Garenaren memoria landu nahi dugu guk. Memoria ez da ariketa mentala, ariketa politiko eta kulturala baizik. Memoria kulturalak identitatea eraiki eta mantendu egiten du, gure historia kolektiboaren osagai legitimatzaile gisa.

Gizakia abere historikoa da, bera da belaunaldiz belaunaldi ikasitakoa gorde, pilatu eta aprobetxatu egiten duen abere bakarra: horixe da kultura esaten duguna. Azken aldian ikasitakoa gorde, metatu eta baliatuz sortu den jakintza da euskal kultura modernoa.

Euskal kultura modernoaren berri emateko da iraganari egiten diogun arreta. Euskal kulturgileen lekukotasuna eta lana bildu eta ezagutzera eman nahi du memoriaren gune honek.

Memoria hurbila landuko dugu, geurea.

Atalka sailkatua dago gunea, oraingoz lau ataletan, eta laurok daukate Jakinekin zerikusia:

  • Jakinkideak: Jakineko lau kideren (Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Paulo Agirrebaltzategi eta Joan Mari Torrealdairen) idazlan guztiak.
  • Euskal kulturgileak: aldizkariaren Historia bizia sailean egin diren elkarrizketak.
  • Jakinen mahai-inguruak: Jakin Taldeak urre ezteietan (2006), aldizkariaren gai eta garai historikoak aztertuz, Koldo Mitxelena Kulturunean eta Euskadi Irratian antolatu zituen mahai-inguruen bideoak eta audioak.
  • Euskal kulturgileen obren digitalizazioa Jakinen eskutik: hainbat autore enblematikoren obrak digitalizatu ditu Jakinek (Karlos Santamaria, Martin Ugalde, Luis Villasante, Resurreccion Maria Azkue, Txillardegi).