Asteazkena, 2024ko apirilak 24
Gora joan
Menua

Jakin 50 urte

Euskadi Irratiko 'Jakingunea'

Bi Jakingune izan genituen Euskadi Irratian 2006ko udazken-neguan. Hamar programa bakoitzeko, gai bera bietan, baina tratamendu desberdinarekin. Goiz erdian ordu laurden batez aurkezten zen gaia. Eta gai bera ematen zen iluntzean, modu lasai eta sakonagoan, ordubeteko mahai-inguru gisa.

Mahai-inguruotan Jakin-ek berak 50 urteotan jorratu zituen gai nagusiak azaldu ziren, gaion orduko giroa eta balizko gaurkotasuna agertuz, eta hori guztia protagonisten ahotik. Gai batzuk gaurkotasun betekoak ziren, beste batzuk iraganekoak: horiek eta haiek izan genituen solasgai, hala nola, euskararen ereduen gerra, euskararen normalizazioa, «zergatik eta zertarako euskaldun» polemika hura, sozialismo eta abertzaletasunaren arteko tirabirak Rikardo Arregi eta Txillardegiren artean, entziklopediagintza, euskal unibertsitatea, Guggenheim eta kultur politika, euskal prentsaren auzia, telebista lokalak, testuliburuak eta euskal curriculuma.

Hamar mahai-inguru horietako partaideak bere momentuan aldizkariko orrietan gaia jorratu zuten berak dira: Txillardegi, Joxe Azurmendi, Joseba Intxausti, Joseba Zulaika, Pruden Gartzia, Lore Erriondo, Xabier Isasi, Inaki Irazabalbeitia, Laura Mintegi, Iñaki Uria, Patxi Azpillaga, Beatriz Narbaiza, Andoni Sagarna, Paulo Agirrebaltzategi, Xabier Garagorri, Olatz Osa, eta beste.

Marian Beitialarrangoitia kazetariak eta Joan Mari Torrealdaik, erdi-kazetari erdi-solaskide, emanaldi guztietan esku hartu dute.

Solasaldi guztiak audioan jarrai daitezke.

Goizeko irratsaioak

Gaia Parte‑hartzaileak Audioa
Jakinen historia Joan Mari Torrealdai
Zergatik eta zertarako euskaldun? Joan Mari Torrealdai
Joxe Azurmendi
Abertzaletasuna eta sozialismoa Joan Mari Torrealdai
Txillardegi
Hizkuntz ereduak eta euskara batua Joan Mari Torrealdai
Joseba Intxausti
Euskal Unibertsitatea Joan Mari Torrealdai
Xabier Isasi
Entziklopedia Joan Mari Torrealdai
Andoni Sagarna
Testuliburuak eta Euskal Curriculuma Joan Mari Torrealdai
Xabier Garagorri
Tokiko telebistak Joan Mari Torrealdai
Iñaki Uria
Kultur politika eta Guggenheim Joan Mari Torrealdai
Joseba Zulaika
Jakin 50 urte Joan Mari Torrealdai
Jakin: oraina eta geroa Joan Mari Torrealdai

Arratsaldeko mahai-inguruak

Gaia Parte‑hartzaileak Audioa
Marxismoa eta sozialismoa 1967an Joan Mari Torrealdai
Joxe Azurmendi
Txillardegi
Zergatik eta zertarako euskaldun? Joan Mari Torrealdai
Joxe Azurmendi
Pruden Gartzia
Hizkuntz ereduak eta euskara batua Joan Mari Torrealdai
Joxe Azurmendi
Joseba Intxausti
Kultur politika eta Guggenheim Joan Mari Torrealdai
Laura Mintegi
Joseba Zulaika
Euskal Unibertsitatea Joan Mari Torrealdai
Inaki Irazabalbeitia
Xabier Isasi
Entziklopedia Joan Mari Torrealdai
Paulo Agirrebaltzategi
Andoni Sagarna
Testuliburuak eta Euskal Curriculuma Joan Mari Torrealdai
Lore Erriondo
Xabier Garagorri
Olatz Osa
Tokiko telebistak Joan Mari Torrealdai
Patxi Azpillaga
Beatriz Narbaiza
Iñaki Uria
Prentsa idatzia Joan Mari Torrealdai
Jose Inazio Basterretxea
Joanmari Larrarte
Txema Ramirez de la Piscina
Jakin: oraina eta geroa Joan Mari Torrealdai
Ritxi Lizartza
Xabier Mendiguren Elizegi
Andoni Sagarna