Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan
Menua

Euskal kulturgileak Jakinen eskutik

1991n hasita, Jakin Taldeak euskal kulturgile enblematiko batzuen obra osoa bildu, sistematizatu, transkribatu eta digitalizatu du, iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi-lana eginez, iraganari etorkizuna eta etorkizunari iragana emateko asmoz hain zuzen ere.

Karlos Santamaria Jakinkidea izan zen landu genuen aurrenekoa. Horren kasuan, obra guztia biltzeaz gainera, aztertu egin genuen. Lan hori bere osoan EHUren webgunean dago. Horren ondoan aparte ematen ditugu paperean agertu diren hiru liburuak, alegia, Santamariaren euskarazko artikuluen bilduma eta autoreari buruzko azterlanak oro.

Luis Villasante Kortabitarteren lanen bilketa eta digitalizazioa, Jakinek burutua, eta orain Euskaltzaindiaren webgunean zintzilikatuta dagoena.

Oraintxe bertan, Resurreccion Maria Azkue eta Txillardegiren obra digitalizatzen dihardugu, lan sistema bera baliatuz.

Burutua dugu, halaber, Martin Ugalderen obraren digitalizazioa ere, baina ezin daiteke oraingoz sarean aurkitu.