Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan
Menua

Liburu behatokia

XX. eta XXI. mendeko liburuen katalogoa

Oraintxe bertan 1900. urtetik gaurdainoko liburuak jasotzen dira katalogo honetan, euskaraz sortuak, euskarari ekarriak eta elebikoak, guztira 50.000tik gora.

Katalogo hau katalogo bizia da, haziz joango dena. Gauzak ondo, urteak aurrera joan ahala zabalduz joango da katalogoa. Aurreko mendeetara zabalduz, hasteko, asmotan baitugu XVI. mendetik XX.era arteko bibliografia ere jasotzea. Ibaian gora hori. Eta ibaian behera, hurrengo urteetako liburuen fitxekin eguneratuz joango gara.

Liburuaren fitxa bibliografiko arruntari beste mota bateko informazioa erants dakioke, hala nola, idazleari buruzko informazioa (biografia, argazkia), edukiari buruzko iruzkina (balorazioak, kritikak), liburuaren historia soziala (argitalpen-atzerapenak, debekuak, zentsurak, arrakasta soziala, tirada), argitaldari edo inprimatzailearen historia. Edukia aberastera datozke, baita ere, literatur generoez edo bildumez egin daitezkeen azterketak.