Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan
Menua

2015ko liburugintza

Azterketa



Euskal liburugintza 2015


Joan Mari Torrealdai


Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere aurreko urteko liburu emaitzak aurkeztu eta aztertu nahi ditugu. Errepikatuaren poderioz, dagoeneko nire irakurleak badaki 1976an hasi nintzela azterketa mota honetan, eta geroztik ez dugu hutsik egin.

Urtetik urtera saiatu gara hobetzen, azterketak fintzen eta informazio-iturriak zehazten. Gogoratze aldera esan dezagun lege gordailua dela urtea markatzen duena, eta urtearen barruan arakatzen duguna ISBN duen titulua dela. Bildu, ISBNdunak baino gehiago biltzen ditugu, eta horietako batzuk aurkitu ahal izango ditu interesatuak urteko katalogoan, bertsio digitalean.

2015eko ekoizpenak, gure bilketan, 2.353 titulu eman ditu, ISBNdunak. Aurreko urtean baino 189 titulu gehiago esan nahi du horrek; 189 titulu eta 20.753 orrialde gehiago. Baina kasu, hazkunde handiena ez du izan paperezko liburuak, analogikoak, digitalak baizik: digitala 104 titulutan hazi da, eta analogikoa 85etan bakarrik. Nobedadeen hazkundea ere azpimarratzeko modukoa da, 359 titulu gehiago. Berrargitalpena, aldiz, indarra galduz doa: aurrekoan baino 170 titulu gutxiago pasatu dira berriz inprimategitik. Itzulpena, bere aldetik, indartuz doa: 93 titulu gehiago itzulpen baitira lehen edizioan.

Titulu-kopuruaren tamaina dela eta, bada alderik iturri batetik bestera. Elkarren ondoan hiru agente informatzaile jarri ohi ditut, nireaz gain: Conecta, Euskadiko Editoreen Elkartearentzat eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioarentzat lan egiten duena; eta PEEL gisa laburtu dugun Panorámica de la edición española de libros delakoa, estatu mailan ISBNko informazioa biltzen duena. Begiratu hutsak erakusten du alde handia dagoela hiruron artean, baina batez ere haien bien eta gurearen artean. Urtero ematen da aldea, nahiz eta ez aurtengoa bezain nabarmena ez.

Gure informazio iturriak hauek dira:

  • Argitaletxe eta argitaratzaileak zuzenean informaturik jasoa: %42.
  • Liburutegien bidez eskuratua, Koldo Mitxelena eta Donostiako Udal Liburutegiari esker bereziki: %16,6.
  • ISBN, ELSN eta EIPS arakatuz inguratua: %31,7.
  • Eta beste bideetatik jasoa (Internet, Biblioteca Nacional espainiarra eta beste): %8,7.

Informazio iturri horiek guztiak erabat fidagarriak dira? Ez dakit. Batzuk ehuneko ehun, hori bai, eta beste batzuk ez dakit. Ehunetik ehuneko fidagarritasuna izateko modu bakarra badakigu zein den, argitaletxeen informazioa zuzenean eskutik eskura jasotzea, liburua bera edo fitxa teknikoa. Horixe lortzen saiatzen gara urtero, argitaratzaile guztiengana joz, espresuki datuak eskatuz; baina zenbait editorialen axolagabekeriak ez du izenik, aintzat hartu ere ez baitute egiten eskaria. Diru laguntza kobratzeko baldintza balitz, baietz erantzun! Edizioko profesional bezala ez dute maila handirik erakusten.


Ekoizleak eta ekoizpena

Urtea / Iturria

PEEL

Precisa / Conecta

Joan Mari Torrealdai

2000

1.425

1.589

1.682

2001

1.326

1.621

1.642

2002

1.342

1.588

1.752

2003

1.487

1.576

2.014

2004

1.904

1.584

1.910

2005

1.793

2.094

2.108

2006

1.525

1.710

1.878

2007

1.552

2.009

2.207

2008

2.156

2.094

2.636

2009

2.040

2.022

2.419

2010

1.852

2.006

2.218

2011

1.809

1.942

2.333

2012

1.810

1.985

2.102

2013

1.396

1.812

1.850

2014

1.632

1.882

2.164

2015

1.222

1.779

2.353

Lehen taula horrek bistaratzen duen egoera jada aipatu dugu. Nabarmentzekoa da, berriz esan, informatzaile batetik bestera dagoen aldea: Conectak baino 574 titulu gehiago ematen dugu eta PEELek baino 1.131 gehiago, ia-ia beraiek ematen dutena beste hainbeste. Posible al da? Sinesgarria al da? Bakoitzak bere iturrien azterketa beharko luke egin. Guk gurea eginen dugu, zertan esanik ez.

Orrialde kopuruak

Orrialdeak / Urtea

2010

2011

2012

2013

2014

2015

Orrialdeak guztira

274.672

294.389

260.320

226.326

223.096

243.525

Urtetik urtera %Δ

–14,48

7,17

–11,57

–13,05

–1,42

9,16

Batez beste liburuko

139,7

139,5

133,2

135,7

135,6

140,77

Azken urteotan orrialdeen neurketa ere egin ohi dugu, sinesturik baikaude tituluak bakarrik ez direla adierazle bakarrak. Orrialde kopuruak ere tamainaren berri ematen du. Argitu behar da titulu azterketak analogikoak eta digitalak, biak, aintzat hartzen dituela; eta orrialde kopuruak, aldiz, analogikoak bakarrik. Aurten, analogikoetan, aurreko urtean baino 85 titulu gehiago ditugu bakarrik, nahiz eta titulu orokorretan 189 hazi den. Eta hala ere, 20.000tik gora orrialde gehiago ekoiztu ditugu.

Liburu mota desberdinetan nola kokatzen da orrialdeen gehikuntza edo jaistea?

Igoera nabarmena irakaskuntzako materialetan dago: 37.000 orrialde gehiago. Nabarmena benetan. Aisia liburuetan ere gora egin du kopuruak, 3.000 orrialde.

Bi jaitsiera nabarmenenak literaturakoak dira, haur eta gazteen eta helduen literaturakoak: 8.000 orrialde gutxiago izan dute gazteek, eta helduek beste horrenbeste. Nahiz eta titulu gehiago argitara eman, 3.000 orrialdetan atzera egin du zientzia eta teknika liburuak. Giza eta gizarte sailak ere atzerapena izan du orrialde produkzioan: 1.700 orrialde gutxiago.

Orrialde-tarteak azaltzen ditu ondoko laukiak. Liburuen tamaina non kokatu edo kontzentratzen den islatzen da hor.

Orrialdeak / Urtea

2010

2011

2012

2013

2014

2015

12 orrialde arte

82

90

81

95

99

97

13 eta 48 bitartekoak

479

474

464

464

416

428

49 eta 100 bitartekoak

382

419

467

279

293

314

101 eta 200 bitartekoak

504

559

489

434

430

429

201 eta 400 bitartekoak

353

385

321

287

281

359

401 eta 600 bitartekoak

70

63

58

56

52

56

600dik gora

33

37

33

27

30

20

Kopurua zehaztu gabe

315

306

189

208

563

650

Guztira

2.218

2.333

2.102

1.850

2.164

2.353


Argitaratzaileen jarduna

Kapituluxka honetan hainbat ezaugarri gurutzatuko ditugu: agente argitaratzaileen izaera, noski, baina baita ere jarduna eta jatorria.

Ekoizle ugari

Tituluak

Argitaratzaileak

1

167

2-4

76

5-9

15

10-19

12

20-29

6

30-39

1

40-49

50-59

1

60-69

70-79

1

80-89

90-99

1

100-149

5

150etik gora

3

Aurreko urtean baino 18 argitaratzaile gehiago egon da aurten. Guztira, 288 dira libururen bat 2015ean plazaratu dutenak. Asko dira, gehiegi, nahi bada. Baina kontuan izan behar da horietako askok, gehien-gehienak, titulu bat bakarra kaleratu dutela. Eta, beraz, ezin daitezkeela editorialtzat hartu, ezta gutxiago ere. %58k titulu bakarra atera dute, erdia pasa dira. Areago: %84 dira lau titulu baino gutxiago ekoiztu dutenak. Lehen ondorioa, beraz, atomizazioa da.

Laukiak beste hutsune bat ere bistaratzen du: zein editorial gutxi dagoen euskaraz urteko 30etik 100 titulu bitartera ekoizten dituztenak. Lau bakarrik dira. Ahuldade horren goi aldean dago ehun titulutik gorako editorialen multzoa. Hori ere multzo txikia da, ezinbestean, baina iaztik hona handitu egin da: iaz bost ziren eta aurten zortzi argitaletxe dira. Zortzi horiek, beraiek bakarrik, ekoizpen osoaren %57,7 ziurtatu dute. Hori bai, kanpokoak dira gehienak, zortzitik bost.

Ekoizleen panorama hori ezagututa, beharrezkoa da tipologiaren araberako bereizketa egitea. Ez baita berdin, ez produkzio mailan, ez tematikan, argitaletxe peto-petoa izan, edo izan udal edo kirol elkarte, adibidez.

Argitaletxe nagusien ekoizpena: 1.488 titulu

Argitaletxea

Nobedadeak

Berrargitalpenak

Titulu kopurua

%

Santillana-Zubia

285

285

12,–

Elkar

158

123

281

12,–

Edelvives-Ibaizabal

179

4

183

7,7

Ikaselkar

47

100

147

6,2

Susaeta

73

47

120

5,–

SM-Ikasmina

118

118

5,–

Anaya-Haritza

98

16

114

4,8

Erein

81

30

111

4,7

Edebé-Giltza

77

77

3,3

Ttarttalo

43

9

52

2,2

Guztira

1.159

329

1.488

62,9

Aurreko urtean baino 189 titulu gehiago osatu dute aurten lehen hamarren artean. Emaitza osoaren gaineko proportzioa ere handitu egin da iaztik hona bost puntutan: %62,9.

Ekoizle gehien-gehienak errepikatu egin ohi dira, aurten ere bai; baina bada joera bat ezarian-ezarian ezartzen ari dena, eta handitzen. Kanpokoen esku hartzeaz ari naiz. Ekoizpen osoan bat edo beste gehitzea ez da garrantzizko berez, baina lehen ekoizle nagusien artean euskal jatorrizko eta erdal jatorrizkoen proportzioa zein den gutxienez esanguratsua da. Iaz erdiz erdi zeuden batzuk eta besteak. Aurten sei dira kanpokoak eta lau bertokoak: Santillana-Zubia, Edelvives-Ibaizabal, SM-Ikasmina, Anaya-Haritza, Edebé-Giltza, Susaeta, alde batean; eta, bestean, Elkar, Ikaselkar, Erein, Ttarttalo.

Gaien arabera bertoko eta kanpokoen arteko jokamolde diferentziatua gero ikusiko dugu zehatzago. Bi hitz orain ekoizpen orokorrari buruz, beti ere hamarren arteko unibertsoan: ekoizpenean 1.488 tituluetatik %40 da kanpokoek ekoitzia, iaz baino gutxixeago; iaz %45,4 zen. Bertokoen produkzioak %60 suposatu du. Nobedadeetan, kanpokoak dira txapeldun, diferentziaz: 71,6 versus 28,4. Berrargitalpenaren ikuspegia guztiz bestelakoa da, %20,6 da kanpokoena, eta bertokoena %79,4. Ez al da esanguratsua?

Zifra gutxi horietan agerian daude batzuen eta besteen ahulguneak eta indarguneak. Aurrerago diferentzia horietan sakondu nahi dugu, gaietan murgilduz.

Argitaratzaileen tipologia

Argitaratzaile mota

Ekoizleak

Ekoizpena

%

Bertoko argitaletxe pribatu komertziala

78

1.034

44,–

Kanpoko argitaletxeak

55

864

36,7

Argitaratzaile publikoa

41

118

5,–

Elkarte, talde, fundazio...

77

112

4,8

Irakaskuntzakoa

20

173

7,3

Besterik

17

52

2,2

Euskarazko liburuaren argitaratzaileen unibertsoa heterogeneoa da oso. Parte hartzen dute kanpokoek eta bertokoek, argitaratzaile komertzialek eta bestelakoek, pribatuek eta publikoek, handiek eta txikiek, irakaskuntzakoek, talde edo elkarte izaeradunek, besteak beste.

Bost multzotan zatitu ohi dut unibertso hori, ustez tipo bakoitzak baduelako aski osagarri batean identifikatzeko eta aldi berean besteengandik bereizteko aski elementu ere bai. Bertsio digitalean zabaltzen dugu argitaratzaile mota bakoitzaren ezaugarriak zein diren, zenbat ekoitzi duten eta zein liburu mota den nagusi multzo bakoitzean. Analogikoan –paperean alegia–, gure arreta nagusia bertoko eta kanpokoen ekoizpenaren analisian jarriko dugu.

Bertoko argitaletxe pribatu komertziala

Lau ezaugarriz osatzen da lehen multzo hau: argitaletxe hauek Euskal Herrian dute erabakigunea, profesional joerakoak dira, merkatuan dihardute, pribatuak dira, enpresa dira tamainaz edo bokazioz. Hauen guztien misioa argitalpena da.

Ekoizleen %27 dira jite honetakoak, eta ekoizpenaren %44 gauzatu dute. Nobedadeen alorrean, beraiena da %28,4; baina posizio indartsua dute berrargitalpenean, %79,6ekin, gainerako argitaletxe mota guztietatik bereiz. Gai eremuetan orekatuenak dira, alde handiz. Hauei esker eman dezake euskal liburugintzak normalizazioaren itxura.

Multzo honetan ekoizpen altuena ondoko hauek izan dute, hurrenez hurren: Elkar (281), Ikaselkar (147), Erein (111), Ttarttalo (52), Mezulari (27), Pamiela (22), Elhuyar (20).

Kanpoko argitaletxeak

Erabakigunea da hemen ere irizpidea, Euskal Herritik kanpo daukatenak kontsideratzen ditugu kanpoko, nahiz eta hemen filialak izan. Ekoizleen %19 dira horiek eta ekoizpenaren %36,7ko ekarpena dute. Hemengo profesionalek baino ratio hobea dute. Nobedadeak lantzen dituzte. Berrargitalpena urri dute, eta hori baino okerragoa dena, guztizko desoreka dakarte, ia esklusiban haur eta gazteentzako material didaktikoak jorratzen baitituzte.

Aurtengo aktiboenak hauek dira: Santillana-Zubia (285), Edelvives-Ibaizabal (183), Susaeta (120), SM-Ikasmina (118), Anaya-Haritza (114), Edebé-Giltza (77).

Argitaratzaile publikoa

Erakundeek osatzen dute multzo hau, handi eta txiki, Eusko Jaurlaritzatik udaletara.

Ekoizleen %13,5 dira, eta ekoizpenaren zati txiki bat suposatzen dute, 116 titulu, %5.

Hauen liburuak ez du luze irauten merkatuan, ia ezdeusa baita berrargitalpena. Liburu mota honen urrezko garaia iraganekoa dela ematen du, gutxituz baitoa. Egia osoa esatera, ISBN gabeko argitalpen ugari publikatu ohi dira, eta horietako batzuk gure katalogoan jaso ohi ditugu.

Aktiboena Eusko Jaurlaritza da, noski, bere argitalpen zerbitzuaren bidez, baina, baita ere, departamendu desberdinen lanari esker. Ondoren foru aldundiak datoz, Bizkaikoa eta Gipuzkoako aurrenak. Oro har, hauen liburuak giza eta gizarte alorrekoak dira.

Elkarte, fundazio eta gisakoak

Multzo handia da honakoa, altzo honetan kabitzen baitira elkarteak, fundazioak, taldeak, liburuen argitalpena beren misio propioa ez izanik ere urtean zehar liburu bat edo beste argitaratzen duten agente kolektiboak. Ekoizle gisa multzo dezentea da, %23,2, nahiz eta produkzioa apala izan (%4,8). Liburu mota honen ezaugarriak ere urtero errepikatzen dira: giza eta gizarte alorrekoak dira, berrargitalpen eskasekoak.

Irakaskuntzakoak

Unibertsitateak eta eskolak –publiko zein pribatu– sartzen ditugu hemen, eta ez unibertsitate aurreko ikasmaterialetan lan egiten duten enpresak, hala nola, Ikaselkar edo ikasmaterialak lantzen dituzten kanpoko editorialak, Santillana eta beste.

Ekoizleen %6,9 dira, eta produkzioaren %7,3 segurtatzu dute. Eragileenak EHU eta UEU dira, hurrenez hurren.

Egile editore eta beste

Multzo txikia da hau, txikia eta heterogeneoa. Ekoizleen %5,9 eta ekoizpenaren %2,2, hori da guztia. Egile editoreen kokalekua hori da, beste zenbaiten ondoan.

Bertokoak eta kanpokoak merkatu berean

Azterketa honen bertsio luzean, Jakin digitalean, alegia, tipologiaren azalpenak luzeago irakur daitezke. Orain, bertoko eta kanpokoen jokamoldean jarri dugu arreta. Labur-labur esan dezagun bertoko eta kanpokoen artean egiten dugun bereizketa ez dela geografikoa. Editorialaren kokagune geografikoak erabakigunea noren esku dagoen markatzen du, eta horrek badu garrantzirik, horren arabera aldatzen baitira batzuek eta besteek gure ekosistema editorial eta kulturalean duten inplikazioa, hezkuntza curriculumean duten eragina edota euskal edizio industrian suposatzen dutena. Hortxe dago gakoa, hain zuzen.

Elkarrekin loturiko hiru taula erabiliz adieraziko dugu bi edizio-mota horien portaera gai eremuetan.

Lehen taulak zifra absolutuetan agertzen du mota bakoitzaren indarra edo pisua.

Bigarren taula etzanean irakurtzekoa da, gai eremuka, hau da, gai eremu bakoitzean zein den pisua besteekiko alderaketan.

Eta hirugarren taulak, zutikako edo bertikalak, argitaletxe bakoitzaren barruan ekoizpena non mamitu den adierazten du.

Balio absolutuak

Gaia/


Balio absolutuak

Ekoizlea

Bertoko

Kanpoko

Gainerakoak

Guztira

Ekoizpen osoa

990

837

526

2.353

HI

310

608

72

990

HG

334

204

43

581

GG

65

8

234

307

HL

240

9

34

283

ZT

18

2

83

103

AL

16

6

48

70

Besterik

7

12

19

Bertokoek kanpokoek baino titulu gehiago eman dute argitara, 2015ean 153 titulu gehiago.

Gai eremuak banaka begiratuz ere bertokoen zifrak altuagoak dira sailez sail, salbuespen nabarmen batekin: haur eta gazteentzako liburugintzan oso goitik daude kanpokoak, 608 versus 310.

% horizontala

Gaia/


% horizontalak

Ekoizlea

Bertoko

Kanpoko

Gainerakoak

Guztira

Ekoizpen osoa

42,–

35,5

22,5

2.353

HI

31,3

61,4

7,3

990

HG

57,5

35,–

7,5

581

GG

21,–

2,6

76,4

307

HL

84,8

3,1

12,1

283

ZT

17,5

1,9

80,6

103

AL

22,8

8,5

68,7

70

Besterik

36,8

63,2

19

Balio absolutuetan eman duguna, orain ehunekoetan azaltzen dugu, ekoizpenean bakoitzaren pisua argiago ikusbideratzeko.

Ekoizpen osoan 6,5 puntu aurretik jarri da bertokoen lana, baina aldeko proportzio hori pikutara doa hezkuntzako ikasmaterialetan: 30 puntuko diferentzia hartzen dute kanpokoek. %31,3 bakarrik suposatzen du bertokoen ekoizpenak gai eremu (bidenabar esan) hain sensible horretan. Gure herriaren etorkizunerako horren garrantzia ikusi nahi ez duena itsua da.

Bien arteko lehian, gainerako gai eremu guztietan aurretik doa bertokoena, proportzio handitan.

Taula horrek bistaratzen du besterik ere: esaterako, gai eremu jakin batzuetan ez bertokoen eta ez kanpokoen lana izan dela nagusi baizik eta gainerakoena, hala nola, giza eta gizarte sailetako liburuetan edo zientzia eta teknika sailetakoetan, eta aisia liburuetan ere gainerakoen esku dagoela proportzio handi bat.

% bertikala

Gaia/

% bertikalak

Ekoizlea

Bertoko

Kanpoko

Ekoizpen osoa

100,–

100,–

HI

31,3

72,6

HG

33,7

24,3

GG

6,5

0,9

HL

24,2

1,–

ZT

1,8

0,2

AL

1,6

0,7

Besterik

0,7

Azterketa bertikalak bestelako irakurketa proposatzen du. Editorial mota bakoitzean, izan bertoko, izan kanpoko, gai eremu bakoitzak zenbateko pisua duen, alegia.

Goazen bertokoekin. Bertoko editorial pribatu eta komertzialek egiten duten lana hiru gai eremutan nagusitzen da: hezkuntzako ikasmaterialak, haur eta gazteen liburugintza eta helduen literatura.

Kanpokoen emaitzak non kokatzen diren badakigu jada: hezkuntza materialetan eta haur eta gazteentzakoetan, ez beste inon.

Gainerako eremu guztietan bertokoen presentzia handiagoa da.

Arazoa zehazte aldera, azpimarratu behar da lehentasunen proportzioak garrantzi berezia hartzen duela:

  • Hezkuntza materialetan bertokoek beren ekoizpeneko %31,3 titulu kokatu dituzte. Eta kanpokoek euskaraz produzitu duten guztiaren %72,6 hezkuntza material horietan agortu dute.
  • Haur eta gazteentzako materialetan are titulu gehiago ekoitzi dute bertokoek: %33,7. Eta askoz gutxiago kanpokoek: %24,3.

Bai batak eta bai besteak euren produkzioaren parte handi bat haur eta gazteen liburu motan pilatzen dute, bai, baina proportzio oso desberdinetan: bertokoen produkzioaren %65 suposatzen du liburu mota horrek, eta kanpokoen ekoizpenaren %96,9. Kanpokoen kasuan, horrek ozenki salatzen du gainerako gai eremuetan duten ausentzia.

Taula hirukoitz horrek begien bistan uzten duen arazoetan larriena nire ustez zera da, hezkuntza proiektu gehienak (euskarazkoak, erdarazkoak zer esanik ez!) inportaziokoak direla, horien curriculuma Euskal Herritik kanpo diseinatzen dela. Horrek dakarren soka luzea da oso, euskal geografiaz, euskal historiaz, ikuspegi euskaltzaleaz, Euskal Herriaren zatiketa administratibo-politikoaz edo euskal curriculum propio eta beregainaz...

Eta txarrena: errealitate hori egonkortua dago jada, egun argitan gertatzen ari da, eta euskalgintzak, sektoreak, alderdi politikoek eta administrazioek arreta minimoa jarri gabe.

  • 2009: 242 titulu
  • 2010: 252
  • 2011: 224
  • 2012: 148
  • 2013: 183
  • 2014: 519
  • 2015: 623

Liburu digitala, urratsez urrats, bidea egiten ari da. Aurtengo produkzioaren %26,5 bada. Eta iaz %24. Bi emaitza horietan jauzia ikusten da ordura arteko produkzioarekin alderatuz, ez baitzen %10era iristen urtekoa.

Kontua da zenbat den egiazki edizio berria eta zenbatetan den paper bertsioari digitala ematea. Biek dute ISBN berria, baina ekoizpen intelektual aldetik ez da gauza bera. Batean berria titulua da, eta bestean euskarria da berria, ez edukia.

Editatzaile nagusiak batez ere kanpokoak dira: Santillana-Zubia (145 titulu), Elkar (87), EHU (78), SM-Ikasmina (57), Edelvives-Ibaizabal (39), Edebé-Giltza (34), Anaya-Haritza (33), UEU (30).


Gaiak euskarri analogiko eta digitalean (% horizontala)

Gaia

Analogikoa

Digitala

Guztira

Aisia

92,8

7,2

70

Giza/Gizarte

74

26

307

Haur/Gazte

90,9

9,1

581

Hezkuntza/Irakaskuntza

66,6

33,4

990

Helduen literatura

62

38

283

Zientzia/Teknika

57,3

42,7

10

Aurretiaz pentsatzen nuena baino parte hartze handiagoa du digitalak zenbait azpisektoretan. Handiena zientzia eta teknikako liburuetan du, liburu mota horren %42,7 digitala baita. Ez nuen pentsatuko, ezta ere, literaturan %38 digitala izan zitekeenik edota irakaskuntza liburuetan %33,4. Gizarte liburuetan ere badu indarra, %26.


Gaiak euskarri analogiko eta digitalean (% bertikala)

Gaia

Analogikoa

Digitala

Aisia

3,7

0,8

Giza/Gizarte

13,–

12,8

Haur/Gazte

30,5

8,5

Hezkuntza/Irakaskuntza

38,–

53,–

Helduen literatura

10,–

17,3

Zientzia/Teknika

3,4

7,–

Taulak azaltzen du bertsio bakoitzak, digitalak eta analogikoak, zein produkzio egitura duen, zein azpisektoretan ekoizten duen, alegia. Ez da egitura bera bietan, bistan da, nahiz eta, esate baterako, biek ala biek gehiena hezkuntza eta irakaskuntzako sektorean ekoitzi. Proportzioa, baina, ez da bera. Analogikoak %38,3 egiten du hor, eta digitalak %53. Digitalak beste bitan ere pilatzen du ekoizpena, literaturan (%17,3) eta gizarte liburuetan (%13).

Eskaintza editoriala

Edukietara igaro aurretik, 288 eragile editorialen lanaren emaitza kuantitatiboak aurkeztuko ditugu sailtxo honetan. Zenbat titulu argitaratu dituzten, horietako zenbat diren nobedade edo berrargitalpen, itzulpenaren pisua zenbatekoa den. Oraintxe bertan, paperean, gaingiroki azalduko dugu, eta bertsio digitalean askoz ere luzeago eta sakonago, urtetik urterako eboluzioa ondo markatuz.

Urte bakarreko informazioa ez dugu eman nahi, uste baitugu datu isolatua urteen perspektiban kokatuz gero bere balioa hobeto interpreta daitekeela. Esaterako, aurtengo titulu kopurua nola ulertu behar da XXI. mendean, edota nobedadea, edo berdin itzulpena.

2.353 titulu

Titulu asko edo gutxi den, gehiegi ala ez, hori beti irakurlearen iritzira utzi ohi dut. Mende berriko bilakaera kontuan hartuta, altuenetako datua da, hori bai. Gailurra 2008an jo zuen ekoizpenak, eta aurtengoa bigarrena da.

Orduan ez bezala orain, proportzio berean ez behintzat, osaera bikoitza du kopuruak: liburu analogikoari zor zaionaz gainera, liburu digitalaren ekarpena. Ez da gutxiestekoa: %26,5 da, 623 unitate. Digitalaren ekarpenagatik ez balitz, analogikoaren kopurua ez litzateke duela bost edo hamar urtekoa baino handiagoa.

Beste zenbait urtetan ez bezala, aurten titulu gehiago publikatu dira bai digitalean eta bai paperean, nahiz eta hazkundearen zati handiena digitalari zor zaion: analogikoan 85 titulu egin dugu gora, eta digitalean 104.

Urtea / Liburu mota

Analogikoa

Digitala

Guztira

2005

2.084

14

2.098

2006

1.869

4

1.873

2007

2.161

12

2.173

2008

2.507

90

2.597

2009

2.149

214

2.363

2010

1.966

252

2.218

2011

2.109

224

2.333

2012

1.954

148

2.102

2013

1.667

183

1.850

2014

1.645

519

2.164

2015

1.730

623

2.353

Tituluen eboluzioa

Tituluen aurkezpen honetan, tituluak orokorrean izan, izan nobedadeak ala berragitalpenak, izan jatorrizko edo itzulitakoak, bi modutara landuko ditugu. Batetik, 2000 urtea erreferentziatzat hartuta antolatu dugu eboluzio lerroa, mende berriko urte horren erreferentzian zein izan den eboluzioa erakusteko. Eta, bestetik, aurreko urtea erreferentzia gisa hartuta, zein den aldea azaltzeko.

Tituluen eboluzio-lerroa

2000 urtetik hona behin bakarrik egon da gorago ekoizpena, 2008an, eta aurtengoaren parean 2009an eta 2011n.


Tituluen eboluzioaren indizea

Bi urte jarraian aurrekotik gora egin du, azken bietan, nahiz eta oraingo honetan txikia den igoera.

Nobedadeak eta berrargitalpenak

Grafikoan irakur daitekeenez, ekoizpenaren mugimendua parez pare jarraitzen duena nobedadea da, urteko lehen edizioa. Ohikoa da hori munduko edizio guztietan. Normala da liburu berriak lehentasuna izatea, sorkuntzak, nobedadeak, lehen edizioak. Kontua da zein proportziotan. Hau da, zein da proportzio egokia nobedadeen eta berrargitalpen edo berrinprimatzeen artean. Gurean, lautik hiru nobedade izan ohi da, eta lautik bat da berrargitalpena. Inguru horretan egonkortua bide dago bien artekoa, urtea joan eta urtea etorri.

Nire gusturako, egia esan, grafikoak markatzen duen berrargitalpenaren eboluzio lerroa beheregi dago. Alegia, berrargitalpenak indar gehiago beharko luke, edizio frantsesean gertatzen denaren antzera edo. Berrargitalpenak zein liburu motatan duen indarra eta zeinetan ahulezia ikusirik, gure edizioa normaltzetik urrun dagoela esan daiteke. Edo beste modu batera esanda, diglosia islatzen duela hainbat alorretako berrargitalpenaren eskasiak. Nobedadeak engaina gaitzake, baina jaio orduko hiltzen den liburuak ez du kulturaren ekosistema luzarora aberasten.

Urtea

Nobedadea

Berrargitalpena

2000

70,4

29,6

2001

76,1

23,9

2002

72,3

27,7

2003

72,2

27,8

2004

75,7

24,3

2005

71,9

28,1

2006

71,5

28,5

2007

71,–

29,–

2008

71,–

29,–

2009

71,–

29,–

2010

75,5

24,5

2011

72,5

27,5

2012

69,–

31,–

2013

69,–

31,–

2014

75,–

25,–

2015

84,–

16,–

Batez beste

73,–

27,–

Nobedadeak

Nobedadeen eboluzio-lerroa

Tituluen eboluzio-lerroko balioak baino altuagoak agertzen dira nobedadeetakoak. Argi uzten du horrek nobedadeek markatzen dutela liburugintzaren eboluzio lerroa. Titulu kopuruaren aurtengo balioa, 2000 urtearen erreferentzian, ikusi dugu 155,01 dela, eta nobedadeena altuagoa da, 185,41.

Nobedadeen eboluzioaren indizea

Bi urte segidan puntu dexente inguratu dituzte nobedadeek. Egin kontu bost urte aurretik lehortea izan dela nagusi.

Nobedadeen jatorrizko eta itzulitako liburuak

Grafiko orokor horrek nobedadeen eboluzioa markatzen du goian, eta horren barruan nola jokatzen duen jatorriz euskaraz sortu den liburuak eta nola kanpotik gureganatutakoak, liburu itzuliak, alegia.

Urte bakoitzeko balioak gora edo behera puntu batzuk alda badaitezke ere, batez beste hirutik bi jatorrizko liburua da mende berrian eta hirutik bat da itzulitakoa. Beti ere nobedadeen barruan, titulu berrietan, berrargitalpena aintzat hartu gabe.

Gorabehera horiek argi agertzen ditu grafikoak, eta gero zifratan zehazten ditu ondoko laukiak. 2012 eta 2013 urteetan harrigarri egiten da itzulpenaren pisuaren handia: %38,2 eta %41,5, hurrenez hurren. Aurten, batez bestekotik hur daude balioak, jatorrizkoa goraxeago eta itzulpena puntu bat beherago.

Urtea

Jatorrizkoa

Itzulpena

2000

70,6

29,3

2001

69,4

30,6

2002

67,5

32,5

2003

69,3

30,7

2004

73,–

27,–

2005

73,7

26,3

2006

66,4

33,6

2007

64,9

35,1

2008

61,1

38,9

2009

72,–

28,–

2010

65,2

34,7

2011

68,9

31,–

2012

61,7

38,2

2013

58,8

41,5

2014

67,3

32,6

2015

68,5

31,4

Batez beste

67,4

32,6

Jatorrizkoa

Jatorrizko liburuaren eboluzio-lerroa

Jatorrizko liburuak eboluzio lasaia ez beste dena izan du, gorabeheratsua, eboluzio lerro orokorretik oso desberdina. Punturik gorenean aurten dago.

Jatorrizko liburuaren eboluzioaren indizea

Azken bi urte on ditu jatorrizkoak: bietan egin du gora eta neurri esanguratsuan, gainera. Iaz batez ere, eta orduan seinalatu genuen liburu elektronikoari zor zitzaiola gehienbat gorakada hori.

Itzulitakoa

Itzulitako liburuaren eboluzio-lerroa

2008ko igoera itzulitako liburuari zor izan zitzaion, eta ondoren bere leku naturalera etorri zela esan genezake. Harrez gero, eboluzio lasaia izan du.

Itzulitako liburuaren eboluzioaren indizea

Urtetik urterako eboluzioak erakusten duenez, maila nahikoa apalean mantentzen da indizea, jauzi handirik gabe. Aurtengoa da azken aldian gertatu den urte arteko igoera handiena.

Berrargitalpenak

Berrargitalpenaren eboluzio-lerroa

XXI. mendeko balio baxuena du aurten berrargitalpenak, 2000 urtean baino ere beherago dago. Ez da datu isolatua, gainera. Badaramatzagu bost urte beheranzko joerarekin. Joera edo eboluzio hori ez da seinale ona, ez argitaletxeentzat eta batez ere ez kultura idatziarentzat. Ematen du euskal kulturaren oinarria ez dela zabaltzen, irakurzaletasuna ez dela kopurutan handitzen.

Berrargitalpenaren eboluzioaren indizea

Azken urteotan beltza da egoera, zutabearen antzo. Beltzena aurten, gainera, 31,4 puntu gutxiagorekin. Hamar urteren berri ematen dugu grafikoan; bada, horietatik zazpi negatiboak dira, eta hiru bakarrik positiboak.

Berrargitalpenaren mailaketa

Lehen argitaraldia....................................

1982

titulu

Bigarren argitaraldia................................

118


Hirugarren argitaraldia............................

62


Laugarren argitaraldia..............................

18


Bosgarren argitaraldia..............................

34


Seigarren argitaraldia...............................

16


Zazpigarren argitaraldia..........................

15


Zortzigarren argitaraldia.........................

12


Bederatzigarren argitaraldia....................

10


Hamar argitaraldi edo gehiago...............

74


Berrargitalpenak ekoizpenaren zati txiki bat hartzen du: %15,8 edo 371 titulu, iaz baino askoz gutxiago. Gainerako guztia lehen edizioa da, hots, 1.982 titulu edo %84,2.

Berrargitalpenak maizenik lehenengotik bigarrenera ematen dira, 118 titulu, baina zorionez badira hamar argitaraldi edo gehiago izan dituzten liburuak ere, 86. Maila goreneko liburu horien kopurua ere iazkoaren ia erdia da, zoritxarrez.

Hamar argitaraldi eta gehiago

10. argitaraldia


Elhuyar ikaslearen hiztegia

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Eta ni zer?

Morillo, Fernando

Euskara 5 - Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Barrena, Saionara eta beste

Euskara eta Literatura 4-1 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloa

Aldasoro, Mikele eta beste

Euskara eta Literatura 4-2 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloa

Aldasoro, Mikele eta beste

Euskara eta Literatura 4-3 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloa

Aldasoro, Mikele eta beste

Euskara eta Literatura 4-4 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloa

Aldasoro, Mikele eta beste

Greta

Osoro, Jasone

Kantuz

Laffite, Pierre

Lehoiaren hortzak

Company, Mercè

Musika 4 - Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Aizarna, Kontxi eta beste

Xake Mate

Ladron Arana, Alberto

11. argitaraldia


Bilbao-New York-Bilbao

Uribe, Kirmen

Euskal hiztegi modernoa

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Kale gorrian

Swindells, Robert

Matematika 5 - Lan-koadernoa 10. (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 5 - Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 5. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 6 - Lan-koadernoa 11 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 6 - Lan-koadernoa 12 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 6. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Musika airean

Goñi, Jesus Mari

Nora ez dakizun hori

Jimenez, Irati

Suminaren estrategia

Morillo, Fernando

12. argitaraldia


Abereen etxaldea

Orwell, George

Euskara 4 - Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Askoren artean

Euskara 4 - Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Askoren artean

Ikaslearen liburua 3 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (8 liburuxka)

Saenz, Maite eta beste

Ikaslearen liburua 4 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (7 liburuxka)

Saenz, Maite eta beste

Ispiluen gainean lotan

Sierra i Fabra, Jordi

Kaixo! Manual de conversación castellano-euskara

Knörr, Garikoitz

Matematika 4 - Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Material globalizatua 2. Lehen Hezkuntza. Ikaslearen liburua (9 liburuxka) [1. Zein txikia jaio nintzen! - 2. unitatea. Nolako txabola! - 3. unitatea. Boga-boga marinela! - 4. unitatea. Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei! - 5. unitatea. Makina matxuratuta!, goazen mekanikariarengana! - 6. unitatea. Gora Gutenberg! Gora Marconi! - 7. unitatea. Goazen mendira! - 8. unitatea. Amaiera da hasiera! - 9. Material osagarria 2

Oiarbide, Josi eta beste

Munduari itzuli 18 ipuinetan

Irusta, Antton

Musika 2 - Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Aizarna, Kontxi eta beste

Musika 3 - Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Aizarna, Kontxi eta beste

13. argitaraldia


Aulki-jokoa

Alberdi, Uxue

Botila baten historia

Elortza, Tomas

Euskara 1 - Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Saenz, Maite eta beste

Euskara 1 - Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Saenz, Maite eta beste

Euskara 2 - Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Oiarbide, Josi eta beste

Euskara 3 - Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Barrena, Saionara eta beste

Euskara 3 - Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Barrena, Saionara eta beste

Geografi atlasa. Euskal Herria

Harluxet

Irakurgaiak 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Saenz, Maite eta beste

Matematika 3 - Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 3. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 4 - Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 4. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

14. argitaraldia


Azenario erraldoia (Ikaslearen karpeta 3 - Urtxintxa 3 urte)

Ormazabal, Joxantonio

Euskara 2 - Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Oiarbide, Josi eta beste

Ikaslearen liburua 1 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (10 liburuxka)

Saenz, Maite eta beste

Matematika 1 - Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 1 - Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 1. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloa

Goñi, Jesus Mari

Matematika 2 - Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 2 - Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 2. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Matematika 3 - Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Goñi, Jesus Mari

Musika 1 - Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza

Xirula Mirula Elkartea

Nire eskua zurean

Landa, Mariasun

Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 - Urtxintxa 4 urte). 9. Hansel eta Gretel

Murua, Mitxel

15. argitaraldia


Hamabost zauri

Jaio, Karmele

Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 - Urtxintxa 4 urte). 8. Martin Txiki eta Basajaunak

Murua, Mitxel

Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 - Urtxintxa 4 urte). 11. Jon zikinen anaia

Murua, Mitxel

16. argitaraldia


Gloria Mundi

Morillo, Fernando

Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 - Urtxintxa 4 urte). 5. Mari Kanela

Murua, Mitxel

Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 - Urtxintxa 4 urte). 6. Bi anaiak eta sorginak

Murua, Mitxel

Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 - Urtxintxa 4 urte). 7. Lehoia eta kilkerra

Ormazabal, Joxantonio

19. argitaraldia


Bi anai

Atxaga, Bernardo

Ezekiel

Osoro, Jasone

Sherlock Holmes-en istorioak 1

Conan Doyle, Sir Arthur

20. argitaraldia


Arotzaren eskuak

Ladron Arana, Alberto

Ezekiel

Osoro, Jasone

Ortzadarra sutan

Morillo, Fernando

21. argitaraldia


Arotzaren eskuak

Ladron Arana, Alberto

Ezer baino lehen

Iturbe, Arantxa

22. argitaraldia


Amaren eskuak

Jaio, Karmele

25. argitaraldia


SPrako tranbia

Elorriaga, Unai

26. argitaraldia


Goizuetako ezkongaiak

Garate, Gotzon

29. argitaraldia


Babilonia

Irigoien, Joan Mari

30. argitaraldia


Kittano

Ormazabal, Joxantonio

34. argitaraldia


Connemara gure bihotzean

Gabiria, Julen

42. argitaraldia


110. Street-eko geltokia

Zabaleta Urkiola, Iñaki

44. argitaraldia


Ostegunak

Arretxe, Jon

45. argitaraldia


Ostegunak

Arretxe, Jon

Hamargarren argitaraldia.......................

12

titulu

Hamaikagarren argitaraldia...................

12


Hamabigarren argitaraldia.....................

12


Hamahirugarren argitaraldia..................

12


Hamalaugarren argitaraldia...................

12


Hamabosgarren argitaraldia..................

3


Hamaseigarren argitaraldia...................

4


Hemeretzigarren argitaraldia................

3


Hogeigarren argitaraldia.......................

3


Hogeita batgarren argitaraldia..............

2


Hogeita bigarren argitaraldia..............

1


Hogeita bosgarren argitaraldia.............

1


Hogeita seigarren argitaraldia.............

1


Hogeita bederatzigarren argitaraldia..........

1


Hogeita hamargarren argitaraldia..........

1


Hogeita hamalaugarren argitaraldia..........

1


Berrogeita bigarren argitaraldia..........

1


Berrogeita laugarren argitaraldia..........

1


Berrogeita bosgarren argitaraldia..........

1


Hamar argitaraldi edo gehiago izan dituzten tituluak 86 dira. Hamar eta hamalau bitartean urteko dozena bat titulu dira, eta asko eskasten dira gero. Berrogeitik gora argitaraldi bi liburuk izan dute: Iñaki Zabaleta Urkiolaren 110. Street-eko geltokia da bat (42. argitaraldia), eta bestea Jon Arretxeren Ostegunak, urte bereko bi argitaraldirekin (44. eta 45. argitaraldiak).

Urte bereko berrargitalpenak

1/2 edizioak




Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika

Murua Uria, Imanol


Euskal mitologia haurrei kontatua

Atxukarro, Bakarne eta beste


Ikastolak 2050

Txapartegi, Iosu


Lapur banden etika ala politika

Sarrionandia, Joseba


Nola probatzen diren tratamenduak

Evans, Imogen eta beste


Orain hilak ditugu

Jaio, Karmele




1/2/3 edizioak




Atertu arte itxaron

Agirre, Katixa


Bizi baratzea. Garaia garaikoa garaiz. Eman eta hartu

Errekondo, Jakoba




2/3 edizioak




Arian. Euskara ikasteko metodoa. Ikaslearen liburua 2.1 (+CD)

Etxabe, Itziar eta beste


Harrian mezua

Ladron Arana, Alberto




3/4 edizioak




Erraiak

Sarriugarte, Danele




7/8 edizioak




Ezekiel nora ezean

Osoro, Jasone




19/20 edizioak




Ezekiel

Osoro, Jasone




20/21 edizioak




Arotzaren eskuak

Ladron Arana, Alberto




44/45 edizioak




Ostegunak

Arretxe, Jon

Titulu errepikatuak

3 edizio




Atertu arte itxaron

1/2/3


Bizi baratzea. Garaia garaikoa garaiz. Eman eta hartu

1/2/3




2 edizio




Arian. Euskara ikasteko metodoa. Ikaslearen liburua 2.1 (+CD)

2/3


Arotzaren eskuak

20/21


Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika

1/2


Erraiak

3/4


Euskal mitologia haurrei kontatua

1/2


Ezekiel

19/20


Ezekiel nora ezean

7/8


Harrian mezua

2/3


Ikastolak 2050

1/2


Lapur banden etika ala politika

1/2


Nola probatzen diren tratamenduak

1/2


Orain hilak ditugu

1/2


Ostegunak

44/45



Ekoizpen tematikoa

Edizioaren muinean gaude, euskaraz zer publikatzen den jakin nahirik.

Produkzio tematikoa zortzi gai sailetan banatu ohi dugu urtero: 1) hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak; 2) haur eta gazteentzako liburuak; 3) giza eta gizarte zientzietako liburuak; 4) helduen literatura; 5) zientzia eta teknika alorreko liburuak; 6) aisiako liburuak; 7) orotarikoak; eta 8) erlijiokoak. Sail hornituenak sei dira, eta horiexetara mugatuko dugu azterketa.

Banakako analisietara igaro aurretik ikuspegi globala erakuste aldera, hona hurrengo grafikoa eta laukia, eduki bera bi modutan bisualizatzeko. Hementxe ikusten da inon baino hobeto zein alorretan daukan indarra gure argitaratzaileen lanak.


Gai multzoa

Zenbaki absolutuak

%

2015/2000

Hezkuntza/Irakaskuntza

990

42,–

+ 94,4

Haur eta gazteentzako liburuak

581

24,8

+ 56,5

Giza/Gizarte zientziak

307

13,–

+ 20,–

Helduen literatura

283

12,–

+ 10,5

Zientzia/Teknika

103

4,4

+ 74,5


Datu orokor horiek zehaztasunez hornituko ditugu gai multzoak banaka estudiatzean: titulu kopurua, ekoizpen-partea, urteko eboluzioa, itzulpenaren eta berrargitalpenaren pisua, orrialde kopurua, eta beste.

Hezkuntza eta irakaskuntza: 990 titulu


2011

2012

2013

2014

2015

Hezkuntza/Irakaskuntza

742

740

566

713

990

Ekoizpenaren %

31,8

35,2

30,6

33,–

42,–

Urtetik urtera %Δ

35,1

–0,1

–23,5

25,9

38,8

Itzulpenen % (1. edizioan)

18,8

22,1

25,1

10,6

13,6

Berrargitalpenen %

37,8

45,6

49,4

39,m

15,6

Orrialde kopurua

89.025

89.005

67.946

61.974

99.079

Orrialde kopurua liburuko

125,5

126,2

130,9

126,5

100


Titulu kopuruak, hasteko, nabarmen gora egin du. Berori da azken aldiko gorena, alde handiz. Hazkunde horretan faktore erabakitzailea liburu digitala da. Liburu mota horrek %33,3 suposatzen du, hirutik bat. Neurri handienean, gainera, kanpoko argitaletxeen lana da: %78,7. LHko materialetan gehiena (222 titulu) eta gero DBHkoetan (102 titulu) gauzatu da liburu digitala hezkuntza sailean.

Liburu mota hau da –urtero bezala, bestalde– produkzioan pisu handiena duena, aurten batez ere: %42.

Aurtengo berrargitalpenaren pisu eskasak begietara jotzen du. Digitalaren pisu handiak esplika dezake berrargitalpenaren txikia. Baina, hala eta guztiz ere, ez dut uste guztiz esplikatzen duenik, analogikoa ere hazi egin baita bai titulutan eta bai orrialde kopuruan, inoizkorik altuen.

Lehen edizioko itzulpenak ere pisu txikia du. Ezin dut sinetsi %13,6 bakarrik denik itzulitako liburua. Gertatzen da erdal jatorriko liburu askotan kamuflatu, mozorrotu edo ezkutatu egin ohi dutela jatorriko marka, eta moldapen edo beste gisa batera aurkezten dutela. Jatorrizko liburuak azterturik jabetzen da bat honetaz: osoki ez bada neurri handi batean erdarazkoa dutela ama mozorroturiko testu horiek. Ez dakit zergatik jokatu ohi duten horrela, itzulitako liburuak merkatuan izen onik ez duelako, baimen administratiboak lortu ahal izateko edo auskalo zergatik. Edozein modutan ere, ez zait jokamolde ondradua iruditzen.

Irakaskuntzaren eboluzio-lerroa

Bai gorabeheratsua irakaskuntzaren eboluzio lerroa, balio bereko bi urterik ez dago segidan. Uste izatekoa da ikasmaterialen sorkuntza prozesuari eta irakaskuntza planei lotua egon daitekeela eboluzio hori. Baliorik altuena aurtengoa da 2000 urteaz geroztik.


Irakaskuntzaren eboluzioaren indizea

Iazko hazkundea seinalagarria izan zen eta aurtengoa are gehiago, orain arteko handiena.

Barne sailkapena

Didaktika. Pedagogia. Orientabideak.........

2,2

Hezkuntzaren antolakuntza.........................

0,5

Haur eskola. Oinarrizko irakaskuntza.........

2,5

Lehen Hezkuntza........................................

65,4

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.............

25,5

Besterik.......................................................

3,9


%100


Lehen Hezkuntzan pilatzen da produkzioaren erdia ondo pasata, ia hirutik bi: %65,4. Eta lautik bat DBHn: %25,5.


Haur eta gazteentzako argitalpenak: 581 titulu


2011

2012

2013

2014

2015

Haur/Gazte

666

603

599

605

581

Ekoizpenaren %

28,5

28,7

32,4

27,9

24,8

Urtetik urtera %Δ

1,2

–9,4

0,6

1,–

–0,4

Itzulpenen % (1. edizioan)

66,3

76,9

78,6

62,5

69,–

Berrargitalpenen %

39,3

33,8

35,–

28,–

24,2

Orrialde kopurua

48.960

44.686

46.566

39.123

31.144

Orrialde kopurua liburuko

78,7

75,2

80,1

68,5

53,6


Aurreko urtetik hona titulu gutxi batzuk galdu ditu, orrialde dezente ere bai, eta ekoizpen osoan pisua ere bai (%24,8). Digitalak pisu gutxi du (%9,1) argitalpen mota honetan, aurten behintzat.

Itzulpenak pisu handia du beti haur eta gazteentzako argitalpenetan. Aurten %69 da itzulitakoa. Asko. Berrargitalpena, aldiz, ez da iristen lautik batera, nire ustez gutxiegi. Merkatua ez da zabaltzen, antza.

Haur eta gazte liburuaren eboluzio-lerroa

Ez gora ez behera egiten du haur eta gazteentzako liburuak. Azken urteotan mantendu egiten dela esan genezake. Mendearen hasieran produkzio apala zuen, gero gorabeheratsua eta orain etzana.


Haur eta gazte liburuaren eboluzioaren indizea

Mantentzeko jarrera nagusi izanik ere, suma daiteke beherako joeratxoa.

Giza eta gizarte zientziak: 307 titulu


2011

2012

2013

2014

2015

Giza/Gizarte

383

280

244

358

307

Ekoizpenaren %

16,4

13,3

13,1

16,5

13,–

Urtetik urtera %Δ

–8,3

–26,8

–12,8

46,7

–14,2

Itzulpenen % (1. edizioan)

17,3

27,4

20,7

23,7

28,6

Berrargitalpenen %

6,7

8,9

6,9

4,4

5,5

Orrialde kopurua

75.012

54.627

45.579

57.239

55.534

Orrialde kopurua liburuko

227,3

218,5

227,8

225,3

244,6


Liburu mota honek gizarte esparru handia hartzen du bere baitan, filosofiatik hasi eta geografia edo historiaraino, soziologia, etnologia edo hizkuntzalaritzatik barrena. Mundu oso bat. Eta hori guztia elikatzeko 300 titulu dauzkagu euskaraz. Eta urtero ia titulu guztiak berriak dira, argitalpenak ez baitu indarrik. Ez du lur hartzen, ez errorik sakontzen argitalpen mota honek. Gure diglosia kulturalaren seinale, nire irudiko.

Aurten pittin bat behera egin du tituluetan eta orrialdeetan. Digitalak badu presentziarik, zehazki %26.


Giza eta gizarte liburuaren eboluzio-lerroa

Eboluzio-lerroa liburu mota honetan behera begira jarria dago azken aldian. Arestian esana dut gure diglosia kulturalaren ezaugarri tristea dela.

Giza eta gizarte liburuaren eboluzioaren indizea

Urte arteko bilakaeran, iazkoa da salbuespen. Dozena erdi bat urtez beltza da kolore nagusia, aurtengoa barne.

Barne sailkapena

Filosofia eta psikologia..................................

5,2

Soziologia. Estatistika. Politika. Ekonomia...

31,–

Zuzenbidea. Administrazioa..........................

7,5

Etnologia. Etnografia.....................................

3,–

Edertia. Hirigintza..........................................

18,5

Filologia. Hizkuntzalaritza.............................

15,8

Geografia. Historia.........................................

16,5

Besterik...........................................................

2,5


%100

Barne sailkapen honek unibertsitateko fakultate zerrenda ematen du, jakintza sail edo eremuak oro. Eta euskarazko ekoizpenak 300 titulurekin erantzun nahi dio horri. Hutsaren hurrengoa. Eremurik osotuena soziologia, politika eta ekonomiarena dira, guztiaren %31, eta titulutan ehun inguru, ez gehiago. Huskeria. Diglosia.


Helduen literatura: 283 titulu


2011

2012

2013

2014

2015

Helduen literatura

308

279

254

301

283

Ekoizpenaren %

13,2

13,2

13,7

13,9

12,–

Urtetik urtera %Δ

–3,7

–9,4

–8,9

18,5

–6,–

Itzulpenen % (1. edizioan)

23,7

23,–

25,5

29,–

27,5

Berrargitalpenen %

22,–

20,7

24,4

21,9

17,6

Orrialde kopurua

50.802

49.031

43.041

44.224

36.053

Orrialde kopurua liburuko

187,4

195,3

187,9

204,7

206


Literatura liburuak behera egin du; ez da gainbehera, baina bai eroria. Unitate batzuk galdu ditu, orrialdeak ere bai eta bere pisua ere jaitsi egin da bi puntu.

Digitalak pisua hartu du literaturan, olerkian bezala narratiban: %38,1. Itzulpenaren pisua ohikoa da, aurten %27,5. Eta, nire ustetan, ahulgunea berriro ere berrargitalpenean dago, %17,5 bakarrik baita. Iruditzen zait liburu mota honek ere bere oinarri soziala ez duela zabaltzen, merkatu berririk ez duela lantzen, sortzen edo aurkitzen.

Literaturaren eboluzio-lerroa

Liburu mota hau mende berriko lehen urteetan oso azpitik dabil. Goranzko joera nabaria izan zuen eta aspaldion urtero balio berdintsuetan mugitzen da, espero daitekeena baino apalago.

Literaturaren eboluzioaren indizea

Aurreko urtetik hona sei puntuko jaitsiera izan du. Ikuspegia zabaltze aldera, hiruzpalau urte batera hartu beharko genituzke, eta hor ikusiko genuke gora eta behera horiek urte batzuen buruan elkar konpentsatu egiten dutela.

Generoka

Eleberria. Ipuina...........................................

62,2

Olerkia..........................................................

17,6

Antzerkia......................................................

0,3

Herri literatura. Bertsoa................................

2,1

Miszelanea. Kronika. Saioa..........................

12,5

Besterik.........................................................

5,3


%100


Behin berriz errepikatu eta azpimarratu behar da egoera bera, narratibaren nagusitasuna: %62,2, gainerako generoak urruti utziz. Euskal literaturan ez da beti berdin izan, baina modernitatean egonkorra da hierarkia hori, balioen aldaketak gorabehera.


Gainerakoak

Gainerakoen artean daude aipatuko ditugun zientzia edo teknikakoak eta aisiakoak, eta dentsitate gutxi dutelako bazter utziko ditugun erlijio liburuak eta orotarikoak.


Zientzia eta teknika: 103 titulu


2011

2012

2013

2014

2015

Zientzia/Teknika

131

115

79

85

103

Ekoizpenaren %

5,6

5,4

4,2

3,9

4,4

Urtetik urtera %Δ

–28,4

–12,2

–31,3

7,6

21,1

Itzulpenen % (1. edizioan)

17,2

20,7

19,–

22,8

36,–

Berrargitalpenen %

11,4

7,8

6,3

7,–

5,8

Orrialde kopurua

15.375

12.859

10.392

12.279

9.325

Orrialde kopurua liburuko

170,8

167

189

227,4

158

Duela dozena bat urte orain baino maila altuagoan bazegoen ere, azken urteotan apalxeago dabil liburu mota hau. Iaztik hona, hori bai, hazi egin da titulutan. Baina ez orrialdetan, agian liburu mota honen %42,7 liburu digitala delako. Esan gabe doa liburu digitalak pisu handiena zientzian eta teknikan duela; eta ez da harritzekoa, liburu motaren ezaugarriak kontuan izanik.

Itzulpenaren tamainak gora egin du aurten modu aski nabarmenean, %36raino. Aspaldiko altuena. Aldiz, jaitsi egin da berrargitalpena, eta ia-ia hutsaren hurrengoa da, %5,8. Liburu hau ere, oker ez banago, urte bakarreko lorea da, jaio eta hil urte berean.

Zientzia zehatzak. Natur zientziak................

28,2

Medikuntza...................................................

24,2

Ingeniaritza. Teknologia...............................

22,4

Zientzia eta teknika aplikatuak. Industria.....

21,3

Besterik.........................................................

3,9


%100


Eskasia arazo ez balitz, eremuen arteko banaketa proportzionatua da, eta egokia litzateke. Ongi banatua dago, baina eskas, hori da gakoa.

Zientzia eta teknikaren eboluzio-lerroa

Azken sei urteotan goitik behera dator liburu mota hau. Aurtengo igoerak azken bi urteotako balioak gainditu ditu, agian aurreko balio maila berreskuratu nahi duen seinale.

Aisia liburuak: 70 titulu

Musika.........................................................

13,5

Argazkia......................................................

19,–

Jolasa. Jokoa. Kirola. Atletismoa................

14,8

Ikuskizunak (antzerkia, zinema...)..............

10,8

Kiosko literatura. Aisia...............................

41,9


%100


Liburu mota honek kuantitatibo eta kualitatiboki arazo larriak ditu: titulu gutxi, lautik bat itzulia, argitalpenik batere ez.

Modernitatearen ikur den aisiak euskaraz ez du tiradizo handirik, antza denez. Diglosiaren beste seinale bat. Liburu mota hori erdaraz kontsumitzen dugu, horra.


2015eko liburuak: gai sailkapena

Sailak

Zenb. abs.

%

0. OROTARIKOAK

605

25,8

— Zientzia eta kulturaren oinarri orokorrak. Bibliografia. Katalogoak.



Bibliotekonomia. Entziklopediak. Kazetaritza. Museoak

24

1,1

— Haur eta gazteentzako argitalpenak

581

24,7

1. FILOSOFIA

16

0,7

— Metafisika. Ontologia. Estetika. Filosofia sistemak. Psikologia. Logika. Etika

16

0,7

2. ERLIJIOA. TEOLOGIA

10

0,4

— Berezko teologia. Biblia. Kristologia. Mariologia. Teologia morala. Liturgia.



Pastoral teologia. Eliza. Kristauez besteko erlijioak

10

0,4

3. GIZARTE ZIENTZIAK

1110

47,1

— Soziologia. Estatistika. Demografia. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea.



Herri administrazioa. Gizarte laguntza. Etnologia

120

5,1

— Hezkuntza. Irakaskuntza. Heziketa. Pedagogia

990

42,–

5. ZIENTZIA HUTSAK. ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATURALAK

38

1,6

— Matematikak. Astronomia. Fisika. Kimika. Geologia. Meteorologia.



Paleontologia. Biologia. Botanika. Zoologia

38

1,6

6. ZIENTZIA APLIKATUAK. MEDIKUNTZA. TEKNIKA

59

2,5

— Medikuntza. Ingeniaritza. Teknika. Nekazaritza. Basogintza. Zooteknia.



Etxeko ekonomia. Industria. Zenbait industria eta lanbide. Eraikuntza.



Sukaldaritza

59

2,5

7. EDERTIA. JOLASAK. KIROLAK

127

5,5

— Edertia. Estetika. Hirigintza. Arkitektura. Eskultura. Marrazketa.



Margogintza. Argazkigintza. Musika

116

5,–

— Jostaldiak. Jolas eta jokoak. Kirolak

11

0,5

8. FILOLOGIA. LITERATURA

337

14,3

— Hizkuntzalaritza. Filologia

48

2,–

— Literatura. Literatur generoak

289

12,3

9. BIOGRAFIA. KONDAIRA. GEOGRAFIA

51

2,1

— Biografiak

13

0,5

— Kondaira. Geografia

38

1,6




GUZTIRA

2353

100