Asteazkena, 2017ko Martxoak 29
Gora joan
Menua

GAIAK

Jakin Jardunaldia egingo da Usurbilen uztailaren 13 eta 14an

UEUk, Usurbilgo udalak eta Jakinek hiru urtetarako lankidetza hitzarmena sinatu dute

2017-03-27
Alaitz Aizpurua (Usurbilgo udala), Joan Mari Torrealdai (Jakin), Ane Sarasua (UEU), Iñaki Alegria (UEU), Xabier Arregi (Usurbilgo udala), eta Lorea Agirre (Jakin)

UEUren eta Jakinen azken bi urteotako elkarlanari batu zaio Usurbilgo udala. Hiru urteetako lankidetza hitzarmena sinatu dute hiru erakundeek, eta horren emaitza izango da uztailaren 13 eta 14an Usurbilen egingo den Jakin Jardunaldiak, UEUko Udako Ikastaroen baitan. “Usurbil badelako nor”, gogoratu du Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, “gure kulturgintzaren memorian eta iruditerian duen lekuagatik. Jakinentzat zentzu osoa du jardunaldiak hemen egitea”. Edukiak lantzen ari da orain Jakin, baina "gaur egungo korapiloetako bati arreta" jartzeko ikastaroa izango dela ziurtatu du Agirrek.

Piarres Xarriton, idazle, kulturgile, euskaltzain eta politikaria zendu da

Jakinek 1968an zabaldu zuen aldi berriko erredakzio kide izan zen

2017-03-19
Piarres Xarriton, Manex Erdozaintzi-Etxart eta Joxe Azurmendirekin, Jakinen bilera batean (Donapaleu, 1972).

Piarres Xarriton Euskal Herriaren historiaren seme eta eragile izan da, euskararen, kulturaren, politikaren eta herrigintzaren azken zazpi hamarkadetan eragile ezaguna eta ezagutua.

Jakinekin harreman estua izan zuen. 1968an, Jakinek aldi berri erabakior bati heltzen dioenean hor dago Xarriton. Urte horretan, Jakin, lehen aldikoz, zuzendari profesional batek hartzen du bere gain, alegia Joan Mari Torrealdaik, ordurarteko ikasle-figura alboratuta. Horrekin batera, Arantzazu utzi eta Donostian lekutzen da. Nolabait, aldizkari moderno eta garaikidea izateko lehenago abiatutako prozesua urte horretan sendotzen da. Eta, orduan sortzen den erredakzio taldean Xarriton dago, Carlos Santamaria, Rikardo Arregi, Ibon Sarasola, Andoni Lekuona, Andoni Iturria eta Ramuntxo Camblongekin batera.

Arnasgune digitala izatea helburu: PuntuEUS Behatokia ekimeneko datuek zer gehiago adierazten duten

2016-05-10

Urteetako borroka luzearen ostean, PuntuEUS Fundazioak 2014ko amaieran lortu zuen .EUS domeinuak publikoari eskaintzea, euskara eta euskal kulturak sarean izango duten ardura indartzeko asmoz. Urte bete beranduago eta beste erregistro batzuek egin moduan, Fundazioak Behatokia kaleratu zuen, .EUS domeinuek izan zuten eragina aztertzeko. Artikulu honetan Behatokiko ondorioak interpretatu eta argudio gehiago gehitu zaizkio aldagai bakoitzari, euskarak Interneten zeukan gabezia bat indartzeko jaio zen ekimen honen egoera hobeto ezagutzeko asmoz.

Euskal mitologiaz eta identitateaz. Mariren eduki sinbolikoaz

2016-04-14

XXI. mendearen bigarren hamarkadaren erdian, euskal kultur identitatearen inguruan arakatuz gero, zazpi probintzietako gizartearentzat aitortutako egitasmo kulturalaren berri galde daiteke. Baina hori baino lehen, kultura, eta bere oinarri-oinarrietan dagoena ezagutu behar da. Dena den, zerbait argi dago: talde batek era berean darabil kultura, eta, horregatik, zerbait publikoa, politikoa, da. Ikuspegi, pentsamendu eta ekimenaz gain, zeresan handia daukanez, kulturak taldearen kohesioa sortzen du, eta bere identitatearen iturri bilakatzen da.

Ekosozialismo feminista
zibilizazio-krisiaren aurrean

2015-12-03

Azken urte hauetan, hibridazio ideologiko moduko bat gertatzen ari da ekologismoaren, feminismoaren eta sozialismoaren artean, eta artikulu honen bitartez fenomeno horren lerro berrietako batzuk eman nahi ditugu aditzera. Batetik, ‘pentsamendu bakarrari’ eta iragarritako ideologien amaierari erantzuteko, eta, bestetik, ideologia ekosozialista feminista indartzea ekar dezaketen elkargune eta indargune nagusiak zein diren aurkitzeko. Hiru pentsamendu- eta ekintza-familia horien artean borrokak eta ideologia-desadostasunak sortu dira sarri, eta, horren jakitun izanik, gure asmoa guztiz kontrakoa da, hau da, arrazoi eta argibide batzuk eskaini nahi ditugu, haien arteko adostasun ideologikoa bideragarria dela frogatzeko.

Komunikabideen balio soziala:
ikergai berria euskarazko
komunikazio-eremuan

2015-11-05
Artikulu honetan, orain arte behinik behin askorik aztertu ez den beste norabidean jarri gura genuke arreta: euskarazko komunikabideek jasotako dirutik, zenbat bueltatzen diote Administrazioari zerga bidez? Zenbat diru inbertitzen dute hedabideok euren inguruan? Zenbat lanpostu sortzen? Zein da gizarte-kohesioari eta hizkuntzaren normalizazioari egiten dioten ekarpena? Zein da, funtsean, euskarazko komunikabideen balio soziala?