Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 20
Gora joan

MICHEL FOUCAULT

Michel Foucault (1926-1984). Ospetsua izan zen Frantzian intelektualen artean. Heriotza, espetxe, eromen, zigor, sexuaz aritu zen, bizi izan zituenekin estu loturiko gaiez, antzutasun abstraktutik berex. Bere pentsaerak gure geure orainaren ontologia eskaini zuen, hiru mailatan: gure geure ontologia, ezagutzaren subjektutzat hartzen gaituen egiari begira; gure geure ontologia botere-harremanetan, zeinek, besteengan eragile izanik, eratzen gaituzten; gure geure ontologia harreman etikoetan, zeinen bidez ekintza moralaren subjektu garen.