Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan

MARTA LUXÁN SERRANO

Marta Luxán Serrano (Bilbo, 1970). Soziologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Demografian doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea, ‘Ikasketa Feministak eta Generokoak’ masterreko arduraduna eta AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko zein Seminari Interdisciplinar de Metodologia de Recerca Feminista taldeko kidea da. Mugimendu sozialak, gai demografikoak, ikerketa metodologia feminista dira bere ikergai nagusiak. Hainbat argitalpen ditu: besteak beste, LGBTQI+ in the Basque Country (Center for Basque Studies, 2020; Jone M. Hernández eta Xabier Irujorekin batera), Euskal Herriko gizarte-mugimenduak pandemia garaian. Egoeraren ondorioak, egokitzapenak eta eszenatoki berriak (EHU, 2022; askoren artean) eta Entre cuentos y cuentas: diálogos entre feminismos y estadísticas (EHU, 2023; Jordi Bonet-Martí eta Barbara Bigliarekin batera).

ARTIKULUAK

  1. Metamilitantzia. Herri mugimenduen baitatik gogoeta
  2. Pandemia eta gizarte mugimenduak. (Des)aktibazioak, egokitzapenak eta presentzialtasunaren politizazioa