Hasiera >Egilea >Beñat GARAIO

BEÑAT GARAIO

Beñat Garaio (Gasteiz, 1990). Heziketa Fisikoko Magisteritzan eta Psikopedagogian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean, hurrenez hurren. 2010-2011 ikasturtean Boise State University-n (Idaho, AEB) ikasteko beka bat lortu zuen, eta ikasturte berean praktikak Boiseko Ikastolan egin zituen. Geroztik, euskara, hizkuntza gutxituak (‘Hitz Adina Mintzo’) eta hizkuntza aniztasuna (‘Anhitzak’) sustatzeko hainbat ekimenetan parte hartu du. 2015/2016 ikasturtean Londresko SOAS unibertsitatean hizkuntza gutxituak biziberritzeko masterra burutu du. Bere ikergai nagusiak soziolinguistika, hizkuntza gutxituak eta dialektologia dira. 2013ko Sancho el Sabio Ikerketa Saria irabazi zuen.

ARGITALPEN GUZTIAK

Diruz lagundua:

JAKIN FUNDAZIOA

Tolosa hiribidea 103 - 1C

20018 DONOSTIA

943 218 092

jakin@jakin.eus