Asteazkena, 2017ko Martxoak 29
Gora joan

Kultura

Nagore AMONDARAIN
Nagore AMONDARAIN

Ikastolen Elkartean egiten dut lan. Bestelako lantegietan ere aritzen naiz, euskal hedabide desberdinetan kolaborazioak egiten, adibidez, eta oraingoan, Jakinen arituko naiz. Egunak zein gauak uzten didan tartean, begi bat kulturari zabalik izaten dut, eta, Egunen gurpilean atalean, kulturari erreparatuko diot.

Kulturaren identifikazioa

2015-12-03

Hilabeteko epean, asko izan dira Kortxoenea eta Tabakaleraz idatzi direnak prentsan. Bata eraitsi nahi eta bestea irekitzen den astetik zenbatzen hasten da hilabeteko epe hori, eta oraindik ere, batak zein besteak, edo biek batera, hainbat iritzi artikulu beteko dituztelakoan nago. Ikusteke dago batak zein besteak zein norabide hartuko duten, herri mugimenduaren instituzio den Kortxoeneari instituzioak zelako erantzuna emango dion ez dakigu oraindik, ez dakigun moduan instituzioek bultzaturiko tabako fabrikari herri mugimenduak zelako galdera ikurrak jarriko dizkion.

Orain da, orain

2015-10-20

Zaborra jasotzeko kontainerren alboetan gero eta sarriago ikusten ditut liburu zaharrak, besaulki zahar eta antigoaleko mesanotxeen alboan. Ikusi eta gogoan hartu dudan azken liburukotea Bailarak. Guía de ríos, valles y comarcas de Euskal Herria izan da, Etor argitaletxeko azal gogorreko liburu potoloa, bazterrean botata. Zertarako eduki etxean tokia pilatzen, bertaraino eraman baitzaitzake Internetek egun. Eta horrela jarraitu dezakegu hainbat gauza sinplifikatzen teknologia berrien aurrerabideei esker.

Curriculumaren polisemia

2015-06-11

Berriz etorri dira albistegien lehen lerrora eskoletako curriculumak edo, hobeto esanda, irakaskuntzaz arduratzen diren guneen gainetiko ebaluazio frogak. Gainetiko diodanean, hezkuntza legearen erreformen albo-kateez ari naiz, LOMCEren aplikazioaren garapenaz, alegia. Eskolak kanpo eta barne baldintzak landu behar ditu hezkuntza komunitate sendoaren mesedetan, kanpo eta barne horiei gainetik datozkion inposaketak jasaten ibili behar ordez. Ebaluazio froga horri bizkarra ematearekin batera, hezkuntza sistema berri bati aurpegia jarri beharko zaio.

Lekuko batetik ateratzen diren hariak

2015-05-06

Urte birik behin gertatzen dena gertatu da aurten ere, udaberriaren atarian izan dela Korrikaren sasoia. Pilatuz doaz apurka-apurka iragandako edizioetako emozio, oroitzapen eta argazkiak norbere ganbaran. Eta ganbara arakatzeko edo ganbarara sartzeko moduko pasartea dela deritzot, eskuz esku pasatzen den Korrikaren testiguaren nondik norakoak aipatzea. Ni neuk duela gutxi jakin dut Remigio Mendiburuk eginikoa izan zela 1980ko aurreneko edizioko egurrezko lekuko hura, eta gerora Juan Gorritik berritu zuela.

Azalpen gutxi utzi omen zituen Mendiburuk lekukoaren ingurukoez; ikusita dakigu egurrezko lekukoa dela, muturretan zazpi zulo dituena, hiru eta lau bereziturik, euskararen eremuak irudikatuz bezala. Hiru urradura ere baditu eta esan ohi denez hiru administrazioak irudikatuko lituzkete zauri horiek. Barrua hutsa du eta pentsatu daiteke Oteizaren ‘huts eta betearen’ iruditik izan dezakeela jatorririk. Huts horretan sartzen da mezua, ibilbide guztian eskuz esku ibiliko dena, azken egunean zabaldu eta irakurtzeko. Gorritik eginiko makila berriak kiribilaren sistema zuen, barruko mezua askatzea hain erraza izan ez zedin.

Komikigintza: ezinbesteko elkarlanean hazten dena

2015-02-25

Asko dira komikiak toki duin bat merezi duela esaten duten hotsak, aspaldikoak dira komikiaren aldarria egiten duten irakurle eta sortzaileak. Sakon ari da entzuten aldarri hori azkenaldian, sartu barik, urte hasiera honetan, umore grafikoaren inguruan egondako gertakarietan eta hortik eratorri den kalapita guztian. Komikiaren generoaren defentsa egiten dutenek ez dut uste txikitako superheroien nostalgiatik hitz egiten dutenik. Komikia ez delako haurtzaroko denbora-pasa bat bakarrik, hori baino zerbait gehiago baita komikia egun. Hori baino gehiago izan delako komikia gure artean eta, zer esanik ez, beste kulturetan, genero hau indartsu duten Frantzia edo Japoniako kulturetan, adibidez.

Irudiek hitza hartzen duten unea da komikiarena, eta, hortik, esan dezakegu derrigorrezko elkarlana behar duela izan komikiak, marrazkilari eta idazlearen artekoa, behinik behin. Azkenaldiko joerak gutxienez bi buru jartzen ditu egitasmo baten inguruan lanean. Baina, dimentsio handiak dituen elkarlan bat aurkeztuko dut, bai kideen kopuruaren aldetik, bai egitasmoaren dimentsioaren aldetik. Buyan-ek, oraindik sortze prozesuan den komikiak, bost buru biltzen ditu. Elkarlan luze baten emaitza izango delakoan nago Buyan. 2012tik ari dira egitasmo honetan lanean, bost albumetan argitaratzeko asmoa dute eta gaur-gaurkoz bukatzear dute aurreneko komiki albuma.

Eskola eta kultura

2014-12-03

Gehiegikeriaren kultura batean bizi gara, baina ez soilik ikasgeletako ikasleak, guztiok baikara kultura horren parte. Esan genezake kultura horretako identitatea oinarritzen dela bai marketinaren, bai kontsumoaren gehiegikerietan. Bizitza modu dibertigarri batean bizitzeko emana da eta teknologiaren abiadan doa, gainera. Identitate arazo edo zalantza eternaletan doa eta sarritan aurrekoarekiko liskarretan ezaugarritzen da. Horiek dira gure egunerokotasunean bizi ditugun ezaugarrietako batzuk. Eskolak, gainera, egungo praktika askoren kontrakoa den ideal bat erakutsi eta irakatsi nahi du, hau da: talde lana edo ‘elkarrekin bizitzen ikastearen’ konpetentzia.

Artedrama Euskal Laborategia

2014-10-15

Azkenaldian modan jarri den terminoa dugu ‘Laborategia’ edo zabalkundearen estrategietan ‘-lab’ atzizkia. Asko dira kulturarekin lotuta laborategi izenak lagundurik ageri diren egitasmo, elkarte, denda edo erakunde publikoek bultzaturiko ekimenak egun. Baina denboran atzera egiten badugu apur bat, laborategi horien beharrak zein izan diren ikus dezakegu, modatik harago. Gizarte aktibaziorako hazitegi bezala jaio ziren asko, erakundeetatik kanpoko esparruan. Formazioa gertutasunetik lantzea zuten helburu, komunitateak sortuz, erabiltzaile aktibo eta inplikatuen sarea sortuz horrela.

Eten sekularra

2014-06-23

Aldizkari honen garai berrien aurkezpen ekitaldian, Pello Zabalaren irudia datorkit gogora, Jakin-en bilakaeraren bideoa ikustean hunkitutakoaren bisaia hura dut gogoan. Pozik seguruenik, etenik gabeko talde berritu bat ageri delako orain gidaritzan. Asko aipatu da etenik gabeko berritze hau eta irudikatu ere egin zen Joxe Azurmendi eta Andoni Olariaga buruz buru jartzean Martin Ugalden. Eta hiru izen aipatzen ditut, herri honetan egon diren hiru ibilbide desberdin izan daitezkeelako; beste hainbat egon daitezke, baina hauek badute bere pisua gure historian: Eliza, sekularizatzea eta belaunaldi agnostikoa.