Hasiera >Blogak >Kultura
Kultura
Miren ARTETXE
Miren ARTETXE

Inoiz ezagutu ez dudan jendeak eta lekuek nostalgia sortzen didate. Ezagututakoek ere bai. Zerbait gustuko dudanean, gustatzen zait gerora sentituko dudan nostalgia unean bertan sentitzea. Gauza askok asaldatzen naute, eta pozten naiz. Ulertzen ez ditudan gauzek begiak zabaltzen dizkidate. Hortik idatziko dut kulturaz blog honetan. EHUn nabil irakasle eta ikerlari. Nire amona zain dago biloba lanean noiz hasiko.

Rio 2016. Kultura jokoan

Miren ARTETXE | 2016-11-09

Bukatu dira Rioko Olinpiar Jokoak. Kirolariak etxean dira honezkero. Baita kazetariak ere. Jokatu dira jokatu beharrekoak, estatu bakoitzak zenbatu ditu bere dominak, eta orain Rioko favelak Google Mapsen ikus daitezke. Zoragarri.

Plazak lortu, plazak sortu

Miren ARTETXE | 2016-07-26

Sorkuntzari, jolasa eta transmisioa. Bertsolaritza jotzen da sarri berrikuntzaren eta jarraikortasunaren arteko oreka horretan asmatu izanaren eredu. Joan den mendeko gizarteko aldaketek bertsolaritza desagertzera eramango zuketen, ziur aski, bertsogintzak bere burua berrasmatzen jakin izan ez balu.

Jalgi hadi plazara

Miren ARTETXE | 2016-07-18

Sortu eta birsortu. Kulturak, kultura izango bada, sortzeko ez ezik erreproduzitzeko mekanismoak behar ditu. Eta hori, besteak beste, plazan gertatzen da. Maiatzaren 23tik 29ra Aiaraldean antolatuta zen Jalgi. Euskal kulturaren plaza ibiltaria egitasmoa («Jalgi» lelopean ospatutako azken Herri Urrats izan eta bi astera).

#GipuzkoaZutik. Kultura plazan

Miren ARTETXE | 2016-07-12

Donostia. Turismoaren Europako Hiriburua. Maiatzak 31. #GipuzkoaZutik mugimenduak bi egun eta bi gau daramatza Gipuzkoa plazan, Euskal Herriko metro karratu garestienetakoetan, pozik eta protestan. Oraindik ez dituzte plazatik bota. Oraindik ez dira plazara itzuli. Oraindik ez dute inor atxilotu. Oraindik ez dira ia bi mila pertsona elkartu ekainaren 4ko manifreestylean. Giro lasaia dago plazan.

Libertimenduaren izpiritua eta ama txarrak

Miren ARTETXE | 2016-05-26

Antton Lukuk eman omen zizkien zenbait ideia Maialen Fauthoux eta Arantxa Hirigoieni ere haien azken sorkuntza lanerako. Txikia da gure mundua. Ama-2 taldea osatzen duten antzezleek Ama’tur deitu dute sakelako antzerki formatuan ematen ari diren azken lana, amateurrak baitira, eta haien azken tourra baita.

Aillet eta Baionako Zirtzilak

Miren ARTETXE | 2016-05-19

Bestelako arte obra batek harrotu ditu hautsak Baionan. Marc Aillet Baionako apezpikuak katedralaren lau hormen artean jarri zuen, ikusgai, Lukasz Murzyn artistak eginiko bideoa. Bular bat tanta jario, odola mihise zuritan, haurdun dagoen emakumearen sabel joria, hamar minutuko abortuaren aurkako propaganda, etengabeko proiekzioan, bataiarrien gain-gainean. Artistak ukatu egin ditu akusazioak, ordea. Bideoaren helburua (ez gaia, helburua) erlijioari loturikoa omen da hertsiki. Sabelak eta haur sortu berriak miserikordiari egiten diotela keinu, eta ez abortuaren inguruko polemikari. Hori bai, katolizismoa beti egon dela abortuaren aurka, noski. Nahikoa azaldu du.

Kapitalismoa borrokatu

Miren ARTETXE | 2016-05-12

Martxoan piztu zen berriz ere Banksyren identitateari buruzko eztabaida. Londresko Queen Mary unibertsitateko ikerlari batzuen arabera, berrogeita bi urteko ingelesa da kale-artista. Robin Gunningham, hain zuzen ere. Urte askotarako. Ez da lehen aldia izen hori prentsan ageri dena. Banksyren inguruko paradoxak asko baitira, eta bat hauxe, nor den ezkutatuz, obra azpimarratu ordez identitateari buruzko interesa piztea.

DSS2016 eta parte hartzea. Sarean zuloa

Miren ARTETXE | 2016-03-02

Hasi bada hasi da. Donostia Europako Kultur Hiriburu dugu, jaun, andere eta bestelakook. Aspaldi sartu zitzaigun kontzeptua begi-belarrietatik, baina, hasi behar zuen eta hasi da. Giza eskubideak, elkarbizitza, elkartasuna, identitatea eta aniztasuna; prozesua eta legatua. Eta arrapaladan etorri dira danbor hotsak, pantaila erraldoiak, argiak, zubiak, topak eta brindisak.

Diruz lagundua:

JAKIN FUNDAZIOA

Tolosa hiribidea 103 - 1C

20018 DONOSTIA

943 218 092

jakin@jakin.eus