Astelehena, 2017ko Martxoak 27
Gora joan

Ingurune digitala

Koldo DIAZ BIZKARGUENAGA
Koldo DIAZ BIZKARGUENAGA

Soziologian lizentziatu bezain laster doktore tesia egin nuen: irakurri, atzerriko unibertsitateetan egon, entzun eta idatzi. Betidanik izan ditudan kezkak egungo testuinguruan ulertu nahian nabil ordutik: euskal herritarron egoera XXI. mende hasierako gizartean, Euskal Herriaren erronkak ingurune digitalaren garaian zein diren galdetzen eta, ahal badut, erantzuten.

Hari eta herri

2017-03-10

Metaforak. Bertsolaritzaren herrian, iaioak gara metaforak sortzen. Baina guztiok ez gara bertsolari, guztiok ez gara poeta. Eta horrela, metaforak sortuz, sortuz eta sortuz, gure aukerak sortzen ditugu, baina baita gure mugak ere. Zer esanik ez, metafora horiek gureak ez direnean, hots, gure hizkuntzan, gure kosmobisioaren bidez, gure identitate eta kulturaren bidez, eta beste batzuenak errepikatu edo, are txarrago, haiena den ikuspegia gureganatzen dugunean. Poetek, abeslariek sortutako metafora horiek akademiatik erabiltzean, batzuetan, ordura arte ikusteko eta pentsatzeko gauza ez ginen munduak marraztu ditugu eta, bestetan, boutade hutsak izan dira.