Hasiera >Blogak
Kultura
Nagore AMONDARAIN
Nagore AMONDARAIN

Ikastolen Elkartean egiten dut lan. Bestelako lantegietan ere aritzen naiz, euskal hedabide desberdinetan kolaborazioak egiten, adibidez, eta oraingoan, Jakinen arituko naiz. Egunak zein gauak uzten didan tartean, begi bat kulturari zabalik izaten dut, eta, Egunen gurpilean atalean, kulturari erreparatuko diot.

Kultura
Miren ARTETXE
Miren ARTETXE

Inoiz ezagutu ez dudan jendeak eta lekuek nostalgia sortzen didate. Ezagututakoek ere bai. Zerbait gustuko dudanean, gustatzen zait gerora sentituko dudan nostalgia unean bertan sentitzea. Gauza askok asaldatzen naute, eta pozten naiz. Ulertzen ez ditudan gauzek begiak zabaltzen dizkidate. Hortik idatziko dut kulturaz blog honetan. EHUn nabil irakasle eta ikerlari. Nire amona zain dago biloba lanean noiz hasiko.

Ekonomia
Joseba BARANDIARAN
Joseba BARANDIARAN

Prentsa nahiz zenbaki bidezko ekonomia behatzaile, ekonomialari tituluaz harago. Finantza alorreko ikasketak eta esperientzia oinarri, norbere mugak muga, gauzak modu sinplean azaldu eta ulertu zale. Betaurreko jakin batzuk ditugun jakitun, ezkerrera nahi baina eskuina sarri tiraka.

Ekonomia
Henrike GALARZA
Henrike GALARZA

NUPeko Ekonomia irakaslea naiz, nazioarteko ekonomia gaiak jorratzen ditut, bereziki moneta-teoria eta moneta-politika. Globalizazio neoliberalaren aurkako mugimendu sozial eta herrikoietan parte hartzen dut.

Soziolinguistika
Dabid ANAUT
 Dabid ANAUT

Euskal filologia ikasitakoa eta euskara teknikaria izaki, euskara dut ofizio eta afizio, eta horrek ematen dit aukera nahiz aitzakia -eta zorioneko egiten nau horrek, bidenabar esanda- euskararen inguruko gorabeheren berri izateko eta horien gainean gogoeta egiteko. Horietako batzuk ikusiko dituzu blog honetan jasota, balizko irakurleari ere gogoetarako aukera eta aitzakia emateko asmoz ekarriak.

Soziolinguistika
Txerra RODRIGUEZ
Txerra RODRIGUEZ

Emuneko hizkuntza aholkulari legez egiten dut lan. Beraz, soziolinguistika aplikatuan jarduten dut bete-betean, ahaztu barik soziolinguistika teorikoa eta, batez ere, soziolinguistika horren dibulgazioa (eta jendarteratzea). Jakinek beste aukera bat eman dit horretan aritzeko, aukera nagusia Garaigoikoa bloga izaten jarraitzen duen arren

Telepolis
Gorka JULIO
 Gorka JULIO

Ikastolan lehenik, EHUko informatika ingeniaritza fakultatean eta UOCen Software Libreko masterrean ikasia; gradu eta graduondoko irakasle ere banaiz. Orain, Talaios kooperatibako partaidea eta bertan bereziki web garapenaz, informazio analisiaz eta estrategia teknologikoen diseinuaz arduratzen naiz. Jendartea eta teknologia uztartzea da nire pasioa, horregatik aspalditik hainbat hedabidetan parte hartzen dut.

Unai Iturriagaren kontrazala
Unai ITURRIAGA
Unai ITURRIAGA

Diruz lagundua:

JAKIN FUNDAZIOA

Tolosa hiribidea 103 - 1C

20018 DONOSTIA

943 218 092

jakin@jakin.eus